dezibel

iz. Fis. Magnitude baten bi balioren erlazioa eskala logaritmikoan neurtzeko unitatea (dB). Legeak dio 30 dezibel ezin direla gainditu. (Hiztegi Batua)

Wikipedian

Dezibela (dB) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena. Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.

Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.

Jarraitu irakurtzen Wikipedian

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Fis.) decibelio, decibel
fr iz. décibel
en iz. decibel
port iz. decibel

Testuinguruan

Giza entzumenak hautematen duen gutxieneko ozentasuna dezibel (dB) bat duena da. [Fonetika fonologia hitzez hitz, Lourdes Oñederra (EHU, 2004)]