garratz

1 adj. Ahoan halako laztasuna edo mintasuna sentiarazten duena. Ik. mingots; gazi 4; min1 4. Limoia baino garratzagoa. Ozpina bezain garratza. Sagar heldugabeak garratzak ohi dira. Ardo garratza benetan. Ene etsipenaren zapore garratza. 2 adj. (Gauza abstraktuez edo pertsonez mintzatuz). Hitz gogor eta garratzak. Atsekabe garratz saminak. Istilu garratzak sortu dira. Marinelaren ogibide garratza. Penitentzia garratzak egin. Juje garratz bezain zuzena. Iparraldeko jende garratz haiek. Egiak, latza eta garratza izanagatik, osasunbidean jar gaitzake. 3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Biziaren garratza! 4 (Adizlagun gisa). Garrazki. Garratz erantzun zion. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

adond. [garraztasunez]: garrazki, lazki, garrazkiro zah.

izond. [gazia]: gazi, aspre Ipar. zah.    [latza]: bortitz, gogor, latz, samin, dorpe Ipar., karmin Ipar., mokor Ipar.

(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. ácido, -a; agrio, -a (2) izond. (hed.) duro, -a; rudo, -a; áspero, -a; austero, -a; severo, -a; amargo, -a (3) izond. (Bot.) Ik. isuski-garratz (4) adb. amargamente, con amargura
fr (1) izond. acide, aigre (2) izond. (hed.) rude, âpre, acerbe, âcre ; amer, amère, dur, -e (3) adb. amèrement, âprement
en (1) izond. sour, acid (2) izond. [latza, gogorra] bitter, unpleasant, tough
port (1) izond. ácido, azedo (2) izond. (hed.) duro; abrupto

Testuinguruan

Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei. [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)]