Updates from martxoa, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:49 am on 2011/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    zipote 

    izond. (L) Potoloa; tripandia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [gizena, lodikotea]
    lodikote Heg., motzor Ipar., potolo beh., potxolo adkor., mozkor Ipar. g.e., torropilo Ipar., zaparrote Bizk. g.e (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es barrigón, -ona, tripón, -ona
    fr ventru, -e ; obèse
    en pot bellied

    Sukalde ilunetik zipote bat agertu da ezari ezarian, beltzarana, oinutsik. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:23 am on 2011/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    ardi galdu 

    1. ERL. Artzain edo gidaririk gabeko pertsona edo arima. Jesus Artzain Ona zen, ardi galduengatik bizitza eman zuena. 2. Familia edo giza talde batean, arautik at, bere kasa bizi edo jokatzen duen pertsona.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ardi errebelatu (2) bakarti, bakarzale, misantropo, zokokari (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es oveja descarriada/perdida; oveja negra
    fr brebis égarée ou galeuse
    en lost sheep; black sheep

    Artaldea du maiteago, ardi galdu hura baino. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:49 am on 2011/03/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    titizorro 

    iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jantzia; bularretako.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: bularretako (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sujetador, sostén
    fr soutien-gorge, bustier
    en bra; brassière

    Baina, baita, titizorro beltz xumea agerian ere, behin edo behin, nahita, erdi ezkutatuta gelditzen dena, eta begi argiak kristalen atzean ere, eta eskuak haizeak bezalakoak. [Moi non plus, Alberto Barandiaran (Berria, 2004-07-31)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    titizorro (FlickrCC, Melissa Maples)

     
  • Maite 10:32 am on 2011/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    aramu 

    iz. ZOOL. Araneoen ordenako artropodoen izen arrunta. Gorputza prosoma eta opistosoma deritzen bi ataletan banatuta dute. Ahoaren inguruan kelizero deritzen luzakinak dituzte, hozka egin eta pozoia ziztatzeko erabiltzen dituztenak. Lau hankapare dituzte eta prosoman kokatuta daude. Opistosoman armiarma-sareak egiteko erabiltzen duten zeta jariatzen duten guruinak dituzte. Tamaina desberdinekoak dira eta mundu guztian hedatuta daude. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [armiarma]
    armiarma, marasma Bizk., ainarba Zub., amama g.e., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es araña
    fr araignée
    en spider

    Eta konpondu ostean sabaian ipini zuten aramu erraldoia…. [Ugerra eta kedarra, SONIA GONZALEZ (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aramu (FlickrCC, GViciano)

     
  • Maite 10:25 am on 2011/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    espaloi 

    iz. Kale, hiribide, etab.en bi bazterretara, galtzada-zorua baino pixka bat goraxeago eta oinezkoak bertatik ibiltzeko den kale-zati edo espazio zolatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:42 am on 2011/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txantxangorri 

    iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako hegazti paseriformea, txikia eta moko mehea, papar gorrixka, bizkarralde arre-berdexka eta sabelalde zurixka dituena. Intsektuz eta animalia txikiz elikatzen da batez ere eta oso arrunta da (Erithacus rubecula). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txindorra]
    txindor, papogorri Ipar., papargorri Bizk., bulargorri g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es petirrojo (Erithacus rubecula
    fr rouge-gorge
    en robin

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 12:53 pm on 2011/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    korromio 

    iz. (Ipar.) Gorrotoa, herra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [gorrotoa, herra]
    ezin eraman, ezinikusi, gorroto, higuin, ikusiezin, aiherkunde Ipar., herra Ipar., hudigo(a) Ipar., otin Gip., gaitzerizko jas., aiher g.e., herragune g.e., higuindura g.e., inkurio g.e., hastio Ipar. g.e., herrakunde Ipar. g.e., higuintza g.e., keru Ipar. g.e., kurruka Bizk. g.e., hegigo zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es odio, resentimiento
    fr haine, aversion, abomination, exécration
    en hate, hatred, loathing, aversion; rancour (Br); rancor (Am)

    Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko; guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta korromio guztiak urtzen joateko. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel