Updates from maiatza, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2011/05/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bako 

    izlag. gabe(ko). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.
    gabe, gabeko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carente, que no tiene, que carece
    fr défectueux, -euse
    en lacking; -less (prefix)

    Elkarrekin egotearen zoriontasun azalduezina eta bereizketaren min berdin azalduezina, erantzun bako galderak eta zalantzak berritu zituzten bigarrenean. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:08 am on 2011/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    itzarrik 

    adb. Esna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [esna]
    atzar, esna, esnarik g.e., atzarrik Ipar. g.e., iratzarri, atzarri, iratzarririk (UZEI eta Adorez  sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (batez ere B) despertar(se) (2) despertar(se), espabilar
    fr (se) réveiller
    en to wake up

    Argiak pentsamendua ezabatzen dit, eta ez naiz oroitzen berriro ohean nagoen arte, oraintxe bezala ohean etzanda itzarrik, sabai ikusezinari so nire logela ikusezinean. [Gizona ilunpean, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:01 am on 2011/05/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bozkatu 

    Hauteskunde edo zerbait erabaki behar den batzar batean iritzia adierazi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

     
  • Maite 8:03 am on 2011/05/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    xingola-mingola 

    adb. Sigi-saga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-saga, sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es en zigzag, haciendo eses
    fr en zigzag, en zigzaguant
    en zigzagging

    Haurrentzako liburuetatik hartuak dira honako metagrama jostagarriak: risti-rasta, terrela-merrela, ttirun-ttarun, txintxina-mintxina, txirriki-mirriki, txirristi-mirristi, txukutu-txakutu, txoko-moko, xegeren-megeren, xikitun-xakatun, xingola-mingola, xiri-xara, zirrin-zarran (OLAIZOLA). [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006) Orr.: 34] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:25 am on 2011/05/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    betargi 

    izond. Alaia. Arrantzale eta lehortar, hantxe zebiltzan betargi eta irribarreka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. jas.
    [alaia]
    alai, alaitsu, alegera Ipar., arrallant Zub., arrai L-BN, alegre Heg. beh., arraitsu L-BN (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) semblante risueño, (de) buena cara; (de) cara alegre (2) que puede ver, vidente

    Baionatik irten zirenetik Willemek ez zuen lehengoa ematen, bizitza osoan desiratutako ametsa bete izan balu bezain betargitsu ikusten baitzen gizona Zarautzen. [Azkenaz beste, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Hemen, Lisboako ekiak dena ekain jantziz edertzen duen honetan, Ulugbek betargi eta apal dabil, gurekin orain egiten dituen itzultzaile lanetan behin betiko sartzeko atea hemen duela eta, pozik. [Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez  (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 12:07 am on 2011/05/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    mustu 

    1. Probar, degustar. v. 3 mustatu. Mustu dezagun lenbailen, lagun. ‘Nous boirons les étrennes’. Or Mi 15.

    2. “Estrenar (AN-larr-araq, B)” A Apend. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: ad. (Elhuyar Hiztegia)
    (1) probatu, dastatu, mustatu, txestatu
    (2) estreinatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) probar, degustar (2) estrenar, inaugurar
    fr (1) déguster, goûter, savourer (2) inaugurer, étrenner
    en (1) to taste, to try; to savour (Br); to savor (Am) (2) to open; to inaugurate

    Diotenez ekainaren 5ean Espainiako erregina Getariara joango da Balenciaga museoa mustera. @theklaneh

     
  • Maite 9:29 am on 2011/05/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    txapeloker 

    iz. Lgart. Guardia zibila. Txapelokerren kapela beltzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk. beh.
    [guardia zibila]
    guardia zibil , pikolo, trikorniodun, karabinero, sardinazahar (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (gaitzesgarria) guardia civil (2) tricornio
    fr (1) garde civil (2) tricorne

    Senarra eta alaba hilak zirela aditzera eman zioten zibilek, eta hala ote zen jakin nahi zuen batik bat. Ez zen fio. Gezur asko sinestarazi nahi izan zioten txapelokerrek, izutu, zigortu eta bere lepotik barre egiteko. [Golgota, Xabier Montoia (Elkar, 2008.) Orr.: 22] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel