laketu
Ad. (zaio, da). Norbait edo zerbait laketgarri gertatu, atsegin izan. Gizon gazteari laketu zitzaion eske ibiltzea. 2. da ad. (Ipar.) Atsegindu, jostatu. Lagun on horiekin zinez laketu naiz. 3. da edo zaio ad. (Ipar.) Ohitu. Abereak gogotik biltzen dira laketuak diren lekuetara. 4. du ad. (B) Baimendu, utzi. Ez dezala Jainkoak laket ni bere borondatetik aldentzea. (Harluxet entziklopedia)Â (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntzetan:
fr 1. se plaire, se complaire. 2. s’amuser, se divertir. 3. s’habituer, se faire à … 4. permettre, laisser
es 1. gustar, agradar. 2. recrearse, divertirse. 3. acostumbrarse, habituarse. 4. permitir, dejar
en 1. to enjoy oneself, to have a good time. 2. to become accustomed (to), to get used (to). 3. to let, to allow
Bereziki Ipar Euskal Herrian erabiltzen den hitza. Nahiz eta, Iparraldeko kutsu bat eman nahiz-edo, “gustuko dut”, “gustatzen zait” adierazteko erabiltzen den gaur egun asko, goiko 3. adiera da maizenik erabiltzen dena eta erran-nahi oso zehatza duena; Orotariko Euskal Hiztegian bildu dituen adibide gehienak ere bide horretatik doaz:
Toki hau lakhetzeko tokia da.
Liburu hori lehen aldikotz eskuratu nuelarik, ez zitzaidala hanbat laketu.
Lakhetzen zait toki huntan.
Lakhetua da jadanik bere toki berrian.
Lakhetzen zautzu gure herrian,
Lagun on horiekin zinez laketu niz, / orok omorea on, kantuz eta irriz.
Nik ez nuke laketuko infernuan,
Entzun:
Reply