xirripa
iz. 1. Errekastoa. Heldu ziren xirripa baten bazterreraino. 2. Ur-korrontea. Ez ditu ikusiren ibaietako xirripak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1 ) urlaster, iturburu, iturbegi, urbegi, urgune, tira, urnegar (2) uhar (3) erreka, latsa (4) korronte, ur-tira, goaia (itsasokoa) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Inguruan asko bezala, larre lanetan nabila atzenaldian, eta zer gauzaren ederra: lana utzi, eta atseden hartuz, ur xirripa baten alboan esertzea, eskuak eta arpegia freskatu, tragoska bat egin, klik klik, eta hostapeko itzalean hozka batzuk zerozeri. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Â
iturri 12:46 pm on 2009/08/10 Permalink
Oiartzunen, Irungo mugan. Edo alderantziz, Irunen, Oiartzungo mugan, badago Xirripa edo Txirripa izeneko baserria. Aldamenekoa, berriz, Zurrunbilo zen. Oraintxe jakin dut zergatik izan daitekeen.
Eskuminak Biasteritik
[WORDPRESS HASHCASH] The poster sent us ‘0 which is not a hashcash value.