merlenka
iz. 800-1.500 g bitarteko legatza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
merlenka (V-m, G-bet ap. A), merlinka (AN-gip ap. A). “Un pez marino, la pescadilla?” A.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) pescadilla [merluza de 800-1.500 g]
fr merlan
en whiting, young hake
port merlúcio que não sobrepassa os dois kg de peso
Entzun:
Orain arte ipini didan erregimena hurrengoa da: barazkiak; azenarioak, porruak eta ilarrak, arrain garbia (legatza edo merlenka, egosita) eta fruta. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak; merlenka kaxak, opalo ñirñirez beteak; esperlin saskiak, saskitxo garbiak, marrubi saskiak bezain politak, bioleta usain handia hedatzen zutenak. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Xerra edo merlenka usaindu egiten zituen zartaginean jarri aurretik. [Lekua, Annie Ernaux / Joseba Urteaga (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply