begitxindor
iz. Betazal-ertzean sortzen den garagar-alearen tamainako hantura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: [bekatxoa] bekatxo, beltxor, betxindor Bizk., txotor Bizk., betor Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Nork ez du egunen batean betazalean grano gorri bat duela azaldu zaion senide, lagun, auzoko edo lankideren bat? Begitxindorra molestoa eta nekosoa da, eta prebentzioa posible da. (Begitxindorrak, Zientzia.net)
vladis 1:49 pm on 2009/12/05 Permalink
Horiek ipurdiren bat ikusteagatik ateratzen dira, gero!
Maite 10:19 pm on 2010/08/29 Permalink
Ikusitako ipurdia handia bada, gainera, handiagoa ateratzen omen da! Erne! 😉