basakeria

iz.  Pertsona basatiari dagokion egite gaitzesgarria. Diktaduraren basakeriak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

basakeria (L-ain, S; Lar, Dv). Ref.: A; Lh.

Acto salvaje, brutal. “Salvajería” Lar. “Action de sauvage” Dv. “Salvajada” A. “(S-saug), acte de sauvagerie” Lh. Eztute pentsatzen basakeria bat dela. Alm [?] 1880, 4 (ap. Dv). Corrida de toros hartan zezenak zaldieri adar hartan zezenak zaldieri adar ukaldika tripak lehertzen zazkotela […]. Basakeria holakoak, bihotzgabekoentzat. Zub 111. Indarkeriz eta basakeritan asi ezkero, senar-emazte arteko pakea bizi guziko urratu besterik etzula egingo. Etxde JJ 124. Bildur baitzan bere anaiak basakeriren [bat] egingo zula bere emaztearekin bakarka utzi ezkero. Ib. 125. Iragan egunetan ez zen aipu [Uztaritzen] herri auzo batean bi gaztek egin basakeria baizik. Herr 17-11-1955, 2.

Brutalidad, salvajismo. Ardoak gizonari eman oi-dion basakeriak eraginda, lepoa amorruz biurritu zion. Etxde AlosT 82. Gorputz guztia lohi-kolore, mihia beltz eta begiak hits, uher eta ezin-erranezko basakeriaz distirant. Mde Pr 92.

Sinonimoak: iz.

    [pertsona basatiari dagokiona]: salbaikeria Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. salvajada; brutalidad, atrocidad, barbaridad
fr iz. sauvagerie, acte de barbarie
en iz. savage deed, savagery, atrocity, brutality
port iz. selvageria; brutalidade, atrocidade, barbaridade

«Terrorismoa eta basakeria makurraraziko ditu demokraziak»  [Puigdemont: «Terrorismoa eta basakeria makurraraziko ditu demokraziak», Igor Susaeta (2017-08-18 )] (Berria.eus )

basakeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikako)