neurrigabekeria

iz.  Neurrigabetasun gaitzesgarria. Ik. gehiegikeria. Harengan ez zegoen bere espirituaren neurrigabekeriari eutsiko zion hormarik. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

neurrigabekeria (Dv -> A). “Action qui n’est pas mesurée” Dv. “Acción inmoderada” A. Iñarrosaldien neurrigabekeriz eta eztenkaden gordinkeriz. “Destemplanza”. Zink Crit 58.

Sinonimoak: iz. g.e.

    [gehiegikeria]: gehiegikeria, larregikeria, larkeria Bizk., esajerazio Heg. beh., desmasia Ipar. g.e., gehiegi Ipar. zah., soberania Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. desmesura; descomedimiento, inmoderación
fr iz. démesure
en iz. excess; immoderation, lack of moderation
port iz. descomedimento

Iruñeko Udalak bat egin du Gobernuaren eta Parlamentuaren balorazioarekin, eta «zigorren neurrigabekeria» salatu du. [Altsasuko auziko zigorrei «neurriz kanpoko» iritzi die parlamentuak, Gotzon Hermosilla (Berria.eus, 2018-06-05)]

neurrigabekeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)