ikusmiratu

du ad. ikusmiratu, ikusmira/ikusmiratu, ikusmiratzen || Begiratu, aztertu. Hango hegalean zeuden txahalak ikusi, haratxoagoko behiak ikusmiratu, beste bazterreko idiak neurtu. Gure artean dabiltzan ideiak erroetaraino ikusmiratu nahi dituzte. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ikusmiratu. ikusmiatu. Examinar. ” Azterrenak artu: ikusmiatu, ikertu” Zait EG 1957 (7-8), 15 nota. Orko baztarrak ikusmiratu. Bilbao IpuiB 203. Zapatatxua ikus-miratzen asi zan. Ib. 202. Gauzak astiro ikusmiratu gabe. MIH 268.

Sinonimoak: ad.

[aztertu]: analizatu, arakatu, aztertu, ikertu, ikuskatu, ikustatu, miatu, etsaminatu Ipar., aratu Bizk., azterkatu g.e., bilakindetu zah., dendatu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. registrar, inspeccionar; analizar, investigar (2) du ad. curiosear, fisgar, fisgonear
fr (1) du ad. perquisitionner, inspecter (2) du ad. fouiner, fureter, épier
en (1) du ad. [miatu] to inspect, to examine, to check (2) du ad. [jakin nahian ibili] to pry; to snoop
port (1) du ad. inspecionar, vistoriar, investigar, pesquisar (2) espiar, xeretar, bisbilhotar

“Eta bitartean zuek, ondo ikusmiratu bazter guztiak”, esan diete lan horretarako aukeratutako biei.  [Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

ikusmiratu (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)