eragile

1 adj./iz. Eragiten duena. Munduak lehen kausa bat galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Haren heriotzaren eragile gertatu diren ezbeharrak. Gorputz madarikatu, nire zorigaitz guztien eragilea! Batzorde eragilea. Beharra, eragile handi (esr. zah.). || 2 (Izen soilaren eskuinean). Aipatzen dena eragiten duena. Ik. eragin1 6; negar-eragile. Ipuin irri-eragilea. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak. || 3 iz. Zerbait eragiten duen pertsona. Euskara batuaren eragilea. Eragile eta bultzatzailea. Dorre haren eragile buruzagia. || 4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Elkarte feministak gaiari buruzko gogoeta egiteko eskatu zien hainbat gizarte eragileri: herri mugimenduko taldeei, sindikatuei, irakaskuntzako talde eta langileei, kazetariei eta kulturgintzako eragileei. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena. || 5 adj. Eraginkorra, nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. Hezueriaren aurkako sendagairik eragileena. Sakramentu Santuetan hain erremedio eragileak utzi zizkizun, zu bekatutik libratzeko. Asmoak ez direla deusetarako ere, eragileak ez badira. ||6 iz. Mat., Log. Eragiketa baten adierazle den ikurra. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

eragile iz.

[aitzinatzailea]: akuilatzaile, eragingarri, sustatzaile, egingarri Ipar., hotsemaile Ipar., aitzinatzaile g.e., aurreratzaile g.e.    

[faktorea]: faktore

eragile izond.    

[eraginkorra]: akuilatzaile, efikaz, eraginkor, eginkor g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz./izond. impulsor, -a, promotor, -a, promovedor, -a; agente, dinamizador, -a, animador, -a (2) iz./izond. causante, causa, móvil, factor, condicionante, desencadenante; agente (3) iz./izond. inductor, -a, instigador, -a, provocador, -a (4)  iz./izond. (Zuz.) inductor, -a (5) iz. (Log.) (Mat.) operador (6) izond. eficaz, efectivo, -a (7) izond. (Inform.) operativo, -a
fr (1) iz./izond. causant, -e ; agent, instigateur, -trice ; promoteur, -trice (2) iz. (Log.) (Mat.) opérateur (3) izond. [eraginkor] efficace ; effectif, -ive
en (1) iz./izond. originator; instigator; promoter (2) iz. (Mat.) operator (3)  izond. effective (4) izond. (Inform.) operating
port (1) iz./izond. impulsor, promotor; revitalizador (2) causador(a), causante (3) indutor, -a, instigador, -a, provocador, -a

Testuinguruan

Erreferente eta eragile handi bat galdu dute euskarak, eta euskal kulturak, eta Euskal Herriak: Joan Mari Torrealdai hil da, 77 urte zituela. Euskal kulturako intelektual handietako bat izan da, eta euskalgintzako ekintzailea. Ia 60 urteko ibili oparoa utzi du. Eta, heriotzaren ondoren ere, zutik jarraituko dute haren altzoan sortutako eta hazitako proiektuek; besteak beste, BERRIAk, Euskaldunon Egunkaria-ren oinordeko egunkari nazionalak. [Intelektual bat Euskal Herriari, G. Goikoetxea (Berria.eus, 2020-08-01)]