kukutu
da/du ad. (Ipar.) 1. Estali. Piltzarrez lepo belarriak kukuturik. 2. Ezkutatu, gorde. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad.
[estali] Ipar. estali, tapatu beh., bozatu Ipar. zah., gerizatu Ipar. zah.
[ezkutatu, gorde] ezkutatu, gorde, ostendu Bizk., ostu Bizk., kukuldu g.e., ezabatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):
es (1) cubrir(se), tapar(se) (2) esconder(se), ocultar(se)
fr (1) (se) couvrir (2) (se) cacher
en (1) to cover oneself (2) to hide
Mahai gaina ogi apur tikienez ere xahutu arte ez genion batak bertzeari zehar-so egin, eta orduan ere, laster batean pizturiko zigarroen kearen gibelean kukutu genituen geure pentsamenduak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply