behazun
iz. 1. Gibeleko zelulek jariatzen duten likidoa, bere baitan gatzak, pigmentuak, kolesterola eta beste zenbait gai daramatzana. 2. Behazun-maskuria. 3. (hed.) Samindura. Zoritxarraren behazun mina edan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[isurkari berdexka] gibelmin g.e., kedar Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) bilis, hiel (2) vesÃcula biliar (3) amargura, cólera, enojo
fr (1) fiel (2) vésicule biliaire (3) amertume, haine
en bile
Gantza digeritzea nahiko zaila da, heste-entzima gehienak uretan baino ez baitira disolbatzen. Arazo horri aurre egiteko, litro erdi inguru behazun sortzen du gibelak egunero. [Giza gorputza lanean, John Lenihan / Irene Aldasoro (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
-Azarias adiskidea, zer sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik? [Agindutako lurraren bila II, Jose Antonio Mujika (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Hartara, egunkariaren ortziraleko zenbakiko hiru orrialdek nire sinadura zeramaten, Isabel Sanjose eta gainerako lehiakide guztiendako behazun. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply