abaraska
iz. 1. Erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten gelaxka hexagonalen multzoa. 2. Liztorrek eta beste zenbait animaliak egiten duten antzeko egitura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[abaoa] ezti-orraze, beraska Ipar., orraze Ipar., abao Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es panal (de miel)
fr rayon de miel
en honeycomb, comb
Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea. [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply