heriosuhar
adb. Ahalegin bizian. Heriosuhar ihesari eman zioten muturrak hausteko zorian. • HERIOSUHARREAN. Heriosuhar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adond.
[ahalegin bizian] heriosuharrean (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es impetuosamente, precipitadamente
fr impétueusement
en impetuously
Haizeak, 50 edo 55 korapiloko abiadaz bat-batean eta ustez besteko norabidean jotzen duenean, lauzpabost korapiloko korronte baten kontra egiten duenean, itsasoa nonahi zakartzen da, ordenik gabe, bortitz eta heriosuhar. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Gizakiek ikusiko balute, heriosuhar egingo lukete ihes ikaraturik, hezur-mamietaraino ikarak akiturik. [Mistika liburuak, Eckhart-Tauler / Joan Mari Lekuona (Klasikoak, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Asier 7:16 am on 2012/01/13 Permalink
Atzo Donostian afaltzen egon nintzen @teketen eta @artsuaga lagunekin. Ordua begiratu genuenean heriosuhar atera ginen handik gaur lana geneukagun eta…
*Ondo dago Maite??
Maite 9:44 am on 2012/01/13 Permalink
Ederki dago!!! (Bueno, geneukagun hori kenduta… ‘genuen’ ). Mila esker!

Portzierto, ze pena ez nekiela, bestela, zuekin joango nintzen afaltzera.
ibai 12:35 pm on 2012/01/13 Permalink
edo “geneukan”!
ez?
Jon 12:54 pm on 2012/01/13 Permalink
Portzierto hori ere BIDE BATEZ jatorrago batekin ordezka genezake
Maite 12:35 pm on 2012/01/15 Permalink
Arrazoia duzu, Jon! ‘Bide batez’ hobeto dago. Nik ez dut gehiegi erabiltzen, artifizial samarra iruditzen zaidalako, baina, bai, askoz ere hobeto. Bide batez, Jon, Ibai eta Asier, mila esker zuen iruzkinengatik!
