babarrun
iz. 1. Leguminosoen familiako baratze–landare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrun–antzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak, luzeak, pikartak, motzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[banabarra] baba, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., banabar Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es alubia, judÃa (Phaseolus vulgaris)
fr haricot
en bean; kidney bean, haricot (bean)
Bihar arratsaldean bertan, mendi aldean trenbide ondoan sua egin nahi baduzu egin dezakezu: oinak lur hotzean iltzaturik dituzula babarrun batzuek berotu lata batean, trenak nola alde egiten duen so eginez. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)
Luistxo 7:58 am on 2012/01/17 Permalink
Babak. Gorriak, lapikoak dauden horiek. Zuriak, Fabada Litoral potean topatuko dituzunak. Baba baltz edo beltzak, berriz, berez berdeak direnak; azekin eta urdaiarekin prestatzen dira gozoen.