lukurreria
iz. Maileguz ematen den dirutik gehiegizko korritua ateratzea; horrela jokatzen duenaren nolakotasuna. Â (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[lukurantza] lukuru, lukurantza Ipar., logreria Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es usura, interés excesivo, avaricia
fr usure
en greed; usury
port usura, avareza
Entzun:
Erlijio kristauak lukurreria debekatzen zuen. Hau da, dirua maileguan uztea interes baten truke. Juduek antzeko debekua zuten, baina zirrikitu batekin: baimenduta zuten kristauei maileguak ematea eta kobratzea. Horri esker, finantza zerbitzuetan trebatu ziren judu ugari. [Jatorri historikoen peskisan, Jon Fernandez – Ivan Santamaria (Ekonomia atzerako ispilutik (eta V))] (Berria.eus, 2014-08-24)
Oso arriskutsua zen, ordea, itsasoko bidea, askotan iruzurrez betea, eta ez zegoen lan-klase haietara prestatzen zen itsasontzi askorik; bestalde, hartan saiatzen ziren ontzi urrietako patroi batzuek, lukurreriak jota, gero eta diru gehiago eskatzen zuten bidaia-txartelagatik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply