laranja

laranja (Wikimedia Commons)

1. iz. Laranjondoaren fruitua. Tamaina eta forma desberdineko hesperidioa da, barrualdea atal mamitsu edo zukutsuz osatua duena. 2. iz. Argi zuriaren espektroko bigarren kolorea, gorriaren eta horiaren artekoa. 3. izond. Delako kolorea duena. • laranja mingots. Laranja mingots arbolaren fruitua, curaçaoa egiteko erabiltzen dena. || laranja mingots arbola. Errutazeoen familiako zuhaitza, bergamotondoaren barietatea dena. Bere fruitua laranja mingotsa da (Citrus aurantium amara). || laranja-ur. Laranjatik ateratzen den zukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) [fruitua] naranja (2) [kolorea] naranja (3) anaranjado, -a; naranjado, -a
fr (1) [fruitua] orange (2) [kolorea] orangé, -ée ; orange
en (1) [fruitua] orange (2) [kolorea] orange
port (1) [fruitua] laranja (2) [kolorea] laranja

Ezpainetara hurbildu nuen laranja.  [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hiruzpalau opari atera eta leku egokian kokatu ondoren, tapa laranjako liburuxka bat hartu zuen balizaren zolatik.  [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Errezetak (sukaldean.com) @hasier -en bidez.

‘laranja’ hitza Europako hizkuntza ezberdinetan (@luistxo -ren bidez)