perika
Karta-jokoan, Eibarren, beste edozein kartaren lekua har dezakeen karta.
Sinonimoak:
Komodin (Heg.), Joker (Ip.). (Elhuyar Hiztegia)
Hala ere, euskarazko testigantza eta aipu zahar bat badago, Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen du.
Perika. Caballo de bastos (en los naipes), usado como comodÃn. Jénde kaskarina, buruxólak, inkonstánteak, terzianáriak, perikónak ta perikak, palo guziétara iteunténak. LE in BOEanm 572 (tal vez aquà sea forma fem. de periko).
Laburdurek adierazten dute hegoaldeko goi-nafarrera dela, eta Bonaparte ondareko eskuizkribuetan agertutako Joakin Lizarraga Elkanokoarena (1748-1835) dela esaldia. Hala ere, OEHren oharrari ñabardura egingo diogu, ez baitzaigu iruditzen ‘periko’ delakoaren femeninotzat hartu behar denik hitza esaldi horretan. Izan ere, Lizarraga Elkanokoak emandako definizioa, perika kartaren deskribapen zehatza da: palo guztietara egiten dutenak, horiek dira perikak.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es comodÃn [de la baraja]
fr joker, passe-partout
en wild card, joker
port curinga
Eta kartak aipatu ditudanez, hiztegira jo dut gaztelerazko comodÃn hitza nola erran behar den jakiteko: komodina Hegoaldean eta jokerra Iparraldean. [Patri maitea, Hasier Etxeberria @hasier (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Komodina eta jokerra bezala, perika (artikuluarekin, Eibarren, perikia), erdararen mailegu zuzena da, eta agian horregatik ez da hiztegietan agertzen. (Luistxo Fernández, @luistxo)
Reply