sekula-belar
Hirusta gorria edo sekula-belar (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da. Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa koloreko askoz osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.[2] (Wikipedia)
Hitzari buruz…
Oso preziatua zen “ganajatekoak” (ganadu jatekoak) lortzeko orduan. Etxean entzun izan dut gozoa zela belar hori eta aita pozik joaten zen belarretan sekula bedarra zegoen landetara.
Garaikoa naiz eta Bizkaian asko entzun izan dut (sekule-bedarra). Bilbon ere antza: Bilbotarrez ari dira batzuk oraindik. Bilboko jatorrizko hizkera (Argia)
Baina sekula-belarrak badu niretzat ere bestelako oroitzapen bat, bazen gozoa bai. Guk geuk ere, sekula-belarraren loratxo larrosak kendu egiten genituen eta loreari itsatsita zegoen alde hori ahoan sartu eta xurgatu egiten genuen “azukrea” ateratzeko; zerbait gozoa zuen, eta azukrea zuela esaten genuen.
Orotariko Euskal Hiztegian
SEKULA-BELAR (-bedar V). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg. Trébol. Soloetan bere bai, arako gari, arto, arbi, sekula-bedar eta beste oi-diranak. Alt EEs 1917, 44. Irusta edo sekulabedar-lorea luzatu ta arteztzen danean, euria (V). A EY IV 203. Besakada bat sekule-bedar be itxi eutsan alboan. Bilbao IpuiB 117.
Sinonimoak: iz.
[sekula-belar]: hirusta-gorri (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, Labayru Ikastegia eta Word Reference hiztegiak):
es trébol común, trébol de prado, trébol rojo
fr trèfle rouge
en red clover
port trevo vermelho
Entzun:
Irusta edo sekulabedar-lorea luzatu ta arteztzen danean, euria (V). A EY IV 203.
Maite 1:02 pm on 2014/05/17 Permalink