Updates from apirila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:45 am on 2010/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    itu 

    iz. (B) 1. Helburua, xedea. 2. Arma baten jaurtigaiaz jo behar edo nahi den toki edo objektua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: 1. helburu, xede, asmo 2. jopuntu, jomuga (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es 1. fin, objetivo, finalidad 2. hito, blanco (de tiro)
    fr 1. fin, objectif, finalité
    en 1. aim, purpose, objective 2. target

    Hala eta guztiz ere, bere baitan ondo gordeta, ahal jator misteriotsu bat sumatzen zuen; bazekien saiakera edo dena delako haiek nobela zutela jomuga, itu, ipar. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Inazitok ogi kanika bat egin zuen poltsan ekarritako bokadillotik, aurrerantz jaurti zuen eta lehen ilaran mahai parean zegoen Lodia garondoan jo zuen, hain itu zabalarekin ezinezkoa baitzen huts egitea. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 6:00 am on 2010/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibi 

    iz. 1. Ibaietan, uraren sakontasuna txikia dela eta, oinez igaro daitekeen tokia. 2. Bide publikoan, lokaletan sartu ahal izateko ibilgailuentzat egokitutako espaloi-zatia. • ibi iraunkor. Betiere pasabidea zabalik eduki behar duena, dagokion galtzada-zatian aparkatzea debekatua dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ibide, ubera (2) itsas behera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es vado (ibaian); vado (bide publikoan)
    fr gué
    en ford (ibaikoa); kerb (Br); curb (Am) (espaloikoa)

    Egun hartan Oka erreka zeharkatu behar izan zuten, baina ibi eroso bat aurkitu eta zailtasunik batere ez zien eman. [Mikel Strogoff, Jules Verne / Karlos Zabala (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ibi (FlickrCC, Sam Nimitz)

     
  • Maite 9:16 am on 2010/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    irelu 

    iz. Jeinua, iratxoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: jeinu, iratxo, gaueko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es duende; fantasma, espíritu
    fr lutin, fantôme, esprit
    en goblin, elf

    Pirinioetako basoak hainbat izpiritu, jeinu eta jain­koren egoitza izan dira. Basoetan Euskal Herrian Iretxo, Iratxo, Ireltxu edo Irelu deitzen direnak bizi dira, eta badirudi hitz horiek iratze-tik (garoa esan nahi du) era­torriak direla. Lamiak ere azaltzen dira basoetan. Comminges-ko Tantugou izenekoa eta Euskal Herriko Basajaun eta Basanderea ere basoetan bizi dira. Izpiritu gaiztoak ere badira ordea; Katalunian Garrotxa-ko men­dietako emakumeek beldur dioten Esgarrapadones deitzen dena, adibidez. Dirudienez izaki gaizto horrek orbeletara zihoazen emakumeei erasotzen zien. [Zuhaitzak, gaiak.net] 

     
  • Maite 7:36 am on 2010/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    izorra 

    1. izond. Haurdun dagoena. Emazte izorra. 2. iz. Haurdunaldia. Ene emazteak izorra gaiztoa du. • izorra handi. Haurdunaldian aurreratua dagoena. • IZORRA IZAN. Haurdun egon. Maria Solta da negarrez / izorra dela beldurrez. Izorra omen zara / ene arreba Juana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:
    izorra adond. zah. [haurdun] haurdun, umedun, seindun Bizk., izorrarik zah.
    izorra iz. g.e. [haurdunaldia] haurdunaldi, haurduntza, izorraldi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es embarazada, encinta; embarazo
    fr enceinte, grosse [femme]
    en pregnant; mother-to-be

    Gustu handiz ikusiko ninduen horren ederra, horren gaztea, horren osasuntsua, denek zioten bezala, eta bereziki sustatuko zuen, ez dakit garbi nola adierazi, haren barrua ni izorra nengoela jakiteak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi  (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:20 am on 2010/01/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    izkune 

    iz. Ohitura. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ohitura, ekandu, aztura, usadio, ohikuntza, ohikunde, kostuma (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es costumbre, hábito
    fr coutume, habitude, usage
    en habit, custom

    Eta guztien artean ardura obeagaz eta sarriago egin bear dozuna, da, ondoen datorrena, zure gorputz okerrari, deungerako etxuntasuna, garramorea eta lera txarra galerazoteko; bekatu-bideetarik alderatuteko; eta sustraiak ebateko arako zugan aginte geiago euki ta geien azpian zaukazan izkune gaistoari. Eta ekin gau eta egun bein arturiko lanari, bapere itxi-aldirik egin bagarik arik eta gauz orren ekandu ona zeugan gogortu artean. [Egun ta egikune guztietan gogarte onetarik atera bear dan ona, Esku-liburua, Pedro Antonio Añibarro (Klasikoen gordailua)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:30 am on 2009/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    itaxur 

    iz. (Ipar. eta GN) Itogina. Teilen artetik itaxura zerion negarren gisa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [itogina] gotera, itogin Bizk., zitoitz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti-beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itaxur

    itaxur (FlickrCC)

     
  • Maite 3:24 pm on 2009/11/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    idoi 

    iz. 1. Lohia, lokatza, baltsa. 2. (Ipar.) Iraina. Zernahi idoi jasanez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:[zingira] g.e. istinga, lintzura, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar.
    [iraina]
    Ipar. irain, ofentsa, afruntu Ipar., ahalkeizun Ipar., ahapaldi Ipar. pl., desohore Ipar., lotsari Bizk., lotsaizun jas., desondra Heg. beh., laido Ipar. jas., goitzarren Zub. jas., betzigo g.e., geren g.e., iraintasun g.e., aputio zah., injuria zah., agrabio Heg. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Othuruntza handi bat egin zuten ondoan, erakharri zuten Sanson nahiz eman populuari dostatzeko bidea. Etziren gaixki atzemanak gerthatu. Idoi humiliagarri hark zaurthu zuen Sansonen bihotza. Eman-arazi zuen bere burua etxe guzia zadukaten harroinen aldean. Han egin zioen Jainkoari othoitz hau: ene Jainko Jauna, orhoit zaite nitaz. [Testamen zaharreko historioa (Sansonen heriotzea), Bernard Larregi ] (Klasikoen Gordailua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel