Recent Updates Page 663 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:48 am on 2009/04/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hantuste 

    1. iz. Handiustea, nork bere burua handiesteko joera. Hantuste harroa. 2. izond. Hantustetsua. Gizon harro eta hantusteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) harrokeria, handikeria, harropuzkeria, arrandia, harrotasun, handiuste, hanpuruskeria, hanpadura (2) harro, handiuste, handinahi, handipuz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Konpetentziakoek, bereziki Isabel Sanjose urdesa hantuste horrek, izanen zuten berriz zertaz errabia. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:16 am on 2009/04/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekurutasun 

    iz. (Z) Lasaitasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gelditasun, lasaikuntza, lasaitasun, naretasun, patxada, sosegu, trankiltasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lainoa deuseztatu eta goiz birginala agertzen zen, ekurutasun miragarriaz, herdoilaren menpeko paisaia haretan. [Atoiuntzia, Edorta Jimenez] (Susa Literatura)

     
  • Maite 12:09 am on 2009/04/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    eneatu 

    da/du ad. (Ipar.) Aspertu, gogaitu. Eria ohean eneatzen hasia zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aspertu, gogaitu, gogait egin, asper egin, gogoa galdu, gogoetsi, unatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gero, lur guztia hildako aberez estali zenean, nekeak eneatu zuen azkenik, eta jeneral garaile bat bailitzan, sarraskia egindako eremuan bertan hartu zuen loak. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:07 am on 2009/04/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    nabasi 

    izond. (batez ere Z) 1. Besteekiko harremanetan familiartasunez jokatzen duena, herabe ez dena, ausarta. Ez da on ororekin nabasi izatea. 2. Familiartasuna, ausardia adierazten duena. Hitz sobera nabasiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) barneko, etxeko, mami, min (2) ausart, mutiri, ozar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Jeloskorra banintz, balio handiagoko norbaitekiko nengoke jeloskor, eta ez mari txepel, tuntun, nagi, ezdeus, berekoi, histeriko, arrunt, nabasi eta sexu-grinak jotako horiekiko… [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:26 am on 2009/04/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    espatsu 

    izond. Kexatia, arranguratsua. Espatsu, negarti eta betilun. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) arranguratsu, kexati (2) jeloskor (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Jauna, Jainko espatsu eta mendekatzailea da. Bai, mendekatzailea da Jauna, zorrotza haren haserrea. Jauna mendekatu egiten da bere etsaien kontra, eutsi egiten dio arerioenganako haserreari. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 am on 2009/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    pot 

    iz. (Ipar.) Musua. Pot eman. • POT EGIN. 1. Leher egin. 2. Musu eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) apa, laztan, musu (2) ahuldura, ahidura, unadura.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    (1) Gau hartan, baina, ez genuen hizkuntzaren makulurik behar izan, ezta biok lot gintzakeen ingelesarena ere; ustekabeko gau hartan gure ahotan hitz isilak eta pot eztiak erne ziren, gure lehen elkarganatze zoroaren lekuko bakarrak harresiak zirela. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    (2) Harry zenbait kale urrutiratu ondoren, Magnolia Crescent kaleko horma apal batean pot eginda eseri zen, kutxa garraiatzen egindako ahaleginagatik arnasestuka. [Harry Potter eta sorgin harria, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:06 am on 2009/04/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ondiko 

    iz. (Ipar.) Atsekabea; zorigaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: atsekabe, zorigaitz, ezbehar, zoritxar, tamal, lazeria, dohakabe, hondamen, malura, zoribeltz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta hau guztia erran ondoren, galdetzen dizut: zergatik eman zigun fortuna gaixtoak bertze kolpe gaixto bat, noiz eta uste baikenuen ezen sobera bete genuela geure maluraren neurria eta ezinezkoa zela, halatan, bertze desditxa edo bertze ondiko bat? [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel