iharduki
iz. (Ipar.) Ihardukitzea, eztabaida.Â
Sinonimoak: eztabaida, tirabira, liskar, ika-mika, kalapita. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez min guztiegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. (Ipar.) Ihardukitzea, eztabaida.Â
Sinonimoak: eztabaida, tirabira, liskar, ika-mika, kalapita. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez min guztiegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
du ad. (batez ere Ipar.) Idatzi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: idatzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu beharko zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio! Izan ere, Jainkoak barkatu egin baitzion, bai horixe […] [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
izond. Gainerakoekin onginahiez eta maitasunez jokatzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: begitartetsu, maitati, maitetsu, xeratsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eskertu zizkion gizonari hitz amultsu haiek, baina lainotuta ikusten zuen bidea eta iluna etorkizuna; denak zuen kolore grisa goiz euritsu hartan, dena zen zailtasuna, denak ziren patuak itxitako bideak… [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
(batez ere Z) 1. adb. Bereizirik, bakarrik. Bereber bizi. 2. izond. Bereizia, bakartua; independentea. Erresuma horrek galdua zuelarik bereber izateko ahala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) aske, bakarrik, bakarti, bakartu (2) aparteko, bakar, bereizi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bizia bereber ikastera behartua izan zen, xendra okerretan barna galduz, erantzun egokiak itsumandoka harrapatzen saiatuz, mugetan harako basamortu desolatuetan eratorri anker eta bakartian higatuz. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
izond. (Ipar.) Beldurtia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: beldurti, beldurbera, koldar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beren segurantzaren axola da, eta beren bihotz ihabaliak ez dizkiela segurtatzeko beste biderik ematen baizik eta laidosta ditzaketenen hiltzea, are emakumeak ere, arramaska baten beldurrez, Cuncta ferit, dum cuncta timet.(klasikoak.com, pdf)
du ad. (arrt.) Sexu-harremanak gauzatu; koitoa burutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: txotxoka egin, larrua jo, txortan egin, larrutan egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gizonak -onartu beharra dago- dohain berezia zeukan emakumeekin. Behin, esaterako, ohiko postaria gaixotu eta haren ordez emakume postari bat joan zen posta banatzera. Gure gizonak portalean topatu eta “Barka, ezagutzen al duzu auzoko hau?” galde egin zion emakume postariak. Beno, ba, hamar minutu igarota hantxe ari ziren biak ñaka-ñaka, portaleko txoko ilun batean, zazpi korapiloko soka baino korapilatuagoak. [Ipuin-gaiak, Xabier Galarreta, Marjinalia bilduma, ]
1. du ad. Ihes eragin, desagertarazi, uxatu. 2. da ad. Ihes eginez urrundu; ezkutatu, desagertu. Hori esan eta aienatu zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) aldendu, desagertu, ezkutatu, ostendu, airatu, banitu (2) suntsitu, galdu, itzali (3) uxatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ibili, ortzi-mugaz bertze aldean aienatu arte. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply