pairatu
du ad. Ezbeharra, kaltea, zorigaitza edo gogoko ez dena amore eman gabe edo etsi gabe eraman. Zuregatik pairatu dudan laidoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ad. Ipar.
[jasan] : eraman, eutsi, igaro, iragan, iraun, irozo, jasan, pasatu, egon Ipar., garraiatu Ipar., eroan Bizk./Zub., nozitu Gip., igaran Zub., egari jas., aguantatu Heg. beh., bati egin Ipar. zah., padezitu Heg. zah., igurtzi Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es padecer, sentir, sufrir
fr souffrir, tolérer
en to bear, to withstand, to suffer
port sofrer, padecer
Entzun:
Iruzkina
Boladan dagoela esango nuke; izan ere, orain dela urte batzuetatik ona dezente entzun baitut. Beste sinonimo batzuk (zapuztu, sufritu, jasan…) gutxiago erabiltzen dira.
• Jai Batzordeak Suances-en begirune eza PAIRATU behar izan du
• Justiziak ongizate estatuaren erortzearen ondorioak PAIRATU dituela uste du Ezker Anitza-IUk
• New Yorkeko suminduak aldarrikapenekin jarraitzen dute hotz-bolada PAIRATU arren
• Demokraziaren aldeko boza eskatu dute errepresioa PAIRATU dutenek
• Carlos Mena: «Arabako Aldundiarekin izan ditudan eragozpenak ez ditut inoiz PAIRATU»
Ezgaituen mundua pairatzen duten familiei zuzenduta.
Dirigido a las familias que conviven con la discapacidad.
Zer deritzozue? Gehiegi erabiltzen dela uste duzue?
Reply