Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:09 pm on 2022/03/15 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gandu 

    1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda. 2 iz. Behe laino mehea, eguratsa zerbait lausotzen duena. Itsasotik geldi-geldi jaikitzen zen gandu zuri arina. Gandu meheak. 3 iz. Beiran sortzen den lurrun geruza. Leihoko beiretako gandua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [begietako lausoa]: lauso, geun Bizk.    

    [behe-laino mehea]: lauso, bruma Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. bruma (2) iz. vaho de los cristales (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata
    fr (1) iz. brouillard, brume (2) iz. (Med.) cataracte
    en (1) iz. [lainoa] mist (2) iz. [lurruna] condensation, steam (3) iz. [begikoa] cataract
    port (1) iz. bruma (2) iz. vapor (de los cristales) (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata

    Testuinguruan

    Gandua Euskal Herriraino iritsi da, Saharatik datorren hauts hodeia ekarriz. (eitb.eus, 2022-03-15)

     
  • Maite 11:51 pm on 2022/03/04 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garaisari 

    iz. Norgehiagoka batean garaileari ematen zaion saria. Garaisaria irabazi. 40 liberako garaisaria eman diote koplariari. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    garaisari. (Lar, H, Bera), garait-sari (Dv (-rh-)→A), garrait-sari. “Brabio, premio de los vencedores” Lar. “Prix dans un concours” Dv. Irabazirikan garaisaria. AB AmaE 115. Prima edo ohorezko garhait sarien ematea. Zby RIEV 1908, 89. Garai saria eman dakote […]: 45 libera. JE Bur 147 (144 garait sari). Haurren artean ezarriz hoberenentzat garhaitsariak. GH 1922, 112. [Indianoek] nihun ez dute segurki lehen garhait-saririk irabaziko beren edertasunarentzat! Zerb Metsiko 251. [Koroa] garrait-sari askotan duk ezartzen. Etcham 53. 1900 garrenean Azkaingo bestetan garaitsaria ereman duten neurthitzak. (ap. DRA). En DFrec hay 7 ejs. de garaisari. v. tbn. Lander RIEV 1914-17, 154. Zait Sof 29.

    Sinonimoak: iz.

    [garaisari] : garaikur, trofeo, sari (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Adorez 5000 hiztegia):

    es iz. premio, trofeo
    fr iz. prix
    en iz. prize, award
    port iz. prêmio, troféu

    Testuinguruan

    40 liberako garaisaria eman diote koplariari. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 10:35 pm on 2022/03/02 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gazi-geza 

    1 adj. Zapore gazia eta geza batera dituena. Jaki gazi-gezak2 adj. Irud. Oroitzapen gazi-gezak. 3 (Izen gisa). Gazi-gezan ongi neurtutako ipuinak. Gaurko euskaran sumatzen den halako desoreka eta gazi-geza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    GAZI-GEZA. (gazi-gaza Añ; gazgeza R ap. A).

    A) (Adj.).

    a)Insulso” Añ. “Cosa de poca sal” A s.v. gazbeila.
    b) Agridulce. Barruko ar bat, izakai bat, gazi-geza, lakatz-leuna. Ag G 141. Hamabortz urtheko neska / -haur segailok, gazi-gezok. Mde Po 37. Oroitzapen gazigeza. Lasa Poem 64.
    c) Picante, malicioso. Ango bertso, kanta eta solas gazi-gezaz animaren samintasunak eztitu. Etxde JJ 269.

    B) (Sust.).

    a) (Pl.). Miscelánea; noticias variadas. Gazi-gezak. JBDei 1919, 284. Somatu al izan zituan izkirimiri ta gazigezak jaulki zituan. TAg Uzt 148.
    b) Vicisitud. Buru-auste danetan, gaxi-gex guzietan, zorionaren kutizia azaltzen du. T. Garbizu EEs 1929, 61. Bizitzaren ardatzean, gazi-gezak gelatzean. EZBB I 73. Zeiñek entenditzen du / besten gazi-gezan? Insausti 186.
    c) (Tras gen. o rel.). Sentimiento agridulce. Atsegiñik aundienarekin gerta dakikegun naigabetxoaren gazi-geza. Or QA 97. Zeruko erri-miñaren gazi-geza ukanik ere, pake sendoa zeukan. Ib. 116. Betiko aberria erdi-ikusteak eta atzerri ontan oraindik egon-bearrak emaiten dun gazi-geza. Or in Gazt MusIx 38.
    d) Gracia, malicia. Alako gazmin ta gazigeza bereizia izaten dakie. Erkiag Arran 135.
    e) “Gaxi-gaxa (AN-5vill) […], acedera” A.

    Sinonimoak: iz./izond.

    [gazi-gozoa]: gazi-gozo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adj., adb. insípido -da, soso -sa. (2) adj., adb. agridulce (3) iz. cantidad o punto de sal.
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Nola daude janari horiek gazi-gezan? (5000 Adorez Hiztegia)

     
  • Maite 11:39 pm on 2022/03/01 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gal-gal 

    1 onomat. Irakitearen onomatopeia. Ik. bor-bor; pil-pil 2. Tupina suan baitzuten, irakitan, gal-gal. Babak gal-gal egosten. 2 Irud. Odola gal-gal hasi zitzaidan barnean. Maitasunez gal-gal dagoen bihotza. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gal-gal(-gal). (V-al, Gc, B, S, R ap. A; H (G)), kal-kal(-kal) (L, BN-baig ap. A ; H (L; + khal-khal)). (Onomat. de la ebullición; onomat. del líquido al manar, al rebosar o al ser tragado; onomat. del ruido del estómago hambriento). “Onom. d’un bouillonnement, d’un glou-glou. Kal-kal irakitzea […], bouillir à gros bouillons; verser avec glou-glou” H. Cf. VocNav: “Galgal, sonajero (Zona de Eslava)”. v. gar-gar.

    [Suan] zegoan galgalgal egosten topinkada bat baba. Apaol 64. Gure urtsoa jautsi […] / Hor, edateko gal, gal, gal. Ox 101. Zalantz onek, nere barrena sutan galgal jartzen dit. Alz Ram 100. Abo-sudurretatik odol beltz zikiña dario galgal. Or Mi 60. Edariak gañez egiñen galgal. Ib. 74. [Sorterria] birjaioteko odol goriz galgal dagoala. Zubigar EEs 1930, 167. Tupina suan baitzuten, irakitan, gal, gal, gal ari. Barb Leg 132. Biotza arenganako maitasunez galgal eukiarren. Etxde JJ 234 (v. tbn. 10). Aitatu utsakin [eltzekondoa] tripak jartzen zaizkidak “galgal“… Lab Egan 1956 (3-4), 116. Sutan galgal egin arte jarri. Anab Poli 76. Odola jadanikan kal kal kal ari zitzaion barnean. Othoizlari 1961, 351. Karobia galgal beroena zegon garaiean. Ataño TxanKan 101. Galgal dirakien euskalkien arteko gerra. MIH 377. v. tbn. Sorarrain Lili 121. Gazt MusIx 97. NEtx LBB 333. Kal-kal-kal: Barb Piar II 254. Mingain guziak galgal etengabean jarri ziran.Etxde JJ 87.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  adb. a borbotones, en ebullición
    fr adb. en ébullition
    en adb. boiling; bubbling
    port

    Testuinguruan

    Tupina suan baitzuten, irakitan, gal-gal. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 11:08 pm on 2022/02/25 Permalink | Reply
    Tags: G   

    ganoso 

    adj. Gogo handiz; gogotsu, grinatsu.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ganoso. Gustoso. Neure gilborra asetu arte / ugatza emonaz ganoso [amatxuk], / barriro ere seaskatxura / egin dagidan lo gozo. BEnb NereA 43.

    Sinonimoak: iz.

    [ganoso]: gogotsu, grinatsu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adj. gustoso
    fr adj. avec plaisir
    en adj. with pleasure
    port adj. prazerosamente

    Testuinguruan

    Neure gilborra asetu arte / ugatza emonaz ganoso [amatxuk], / barriro ere seaskatxura / egin dagidan lo gozo. BEnb NereA 43.

     
  • Maite 10:33 pm on 2022/02/10 Permalink | Reply
    Tags: G   

    golegile 

    iz. Gola edo golak egiten dituen jokalaria; bereziki, gol asko egiten dituen jokalaria. (Maiz ona, nagusia eta kideko izenondoekin erabiltzen da). Ligako golegilerik onena. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [golegile] : goleatzaile (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. (Kir.) goleador, -a
    fr  iz. buteur, buteuse
    en iz. goal scorer
    port iz. artilheiro, goleador

    Testuinguruan

    Ligako golegilerik onena da.

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/02/02 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galetsi 

    1 du ad. Jas. Galdutzat eman. Artzain onaren poza, betiko galetsita zeukan ardia aurkitu zuenean. 2 du ad. Jas. Hondatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galetsi.

    I. (Vb.).

    1. (L-ain ap. A ← Dv ; H). Estar a punto de perderse, dar(se) por perdido. “Galets, galeste, galetsi, courir le danger de se perdre, être en perdition (O Po 241)” Dv. “Considérer comme perdu, tenir pour perdu, désespérer de retrouver quelque chose. Galesten ahal duzu bilha zabiltzana […]. Semea eri du, eta are galetsia, il a son fils malade, et même désespéré” H. “Galetsi: 1.º desamparar (O Po 241); 2.º (L-ain), correr el peligro de perderse, estar en perdición” A. Laurdena, punsu iarririk / Herenak han ber’utzirik, / kexa zedin, alegia, / egon zela galetsirik. ‘Exposée à se perdre’ . O Po (ed. Michel) 241. –Nere amatxo gaxoak zerutik lagunduko niauk. –Oixen bai! Nola galetsiko din bere alabatxo kuttuna? TP Kattalin 185. Urde oiek baitegian galetsi niñuten. Etxde JJ 188. Artzai Onaren poza, betiko galetsita zeukan ardi gaixoa bere altzo errukiorran maiteki estutzen zularik. Ib. 279. (Part. en función de adj.).
    Ustekabez agertu baitzazkit nere alaba galetsiak. Zait Sof 138.

    2. (Lar→H). Malograr(se), echar(se) a perder, (hacer) perder(se). “Malograrse” Lar. Traidóre jaikize / kóntra, ta eroririk / gizóna bizize / préso gal-etsirik. LE Kop 73. Eskandaloak Jesu Kristoren odola galesten du askotan. (153). LE-Ir. Bizio gonek galesten dio onra personai (165). Ib. Etzuen Jaungoikoak nai izandu alako edertasuna eta ainbeste zurtasun galetsi zitezela. Otag EE 1882c, 511. Poz ar-emanak ezin lezake / maitetasuna galetsi. Or Eus 79 (la trad. dice “impedir el amor”). Bere bizia galetsiko luke adiskidearen alde. Etxde JJ 39.

    3. Despreciar. Utxalkeriz gañezka galetsi dute zelaia. Ag EEs 1917, 214. Iatunak ez dezala galetsi eztuna. (Col 2, 16). Or Aitork 282 (IBe gaitzets).

    I I (Sust.).

    1. “Malogro” Lar.

    2. (L-ain ap. A ← Dv ). “Suprème danger” Dv. “Galetsiko, qui est d’un danger extrème. Galetsiko ordua, l’heure suprème dans le danger” Ib. Zure bekhatuak […] zer galetsi handitan ezarri zaituzten ikusten ez duzu? Dv LEd 66 (Cb Eg II 30 peligro). Nere galetsi hestu hunetan, alde orotara ematen dut begia. Ib. 168. Horrelako galetsitik eta atheka gaitzetik egizu harramaskan ihes. Ib. 104.

    GALETSIAN.Galetsian ibili da (L-ain), ha andado a punto de perderse” A. Aberri maitea zoritxarrez galetsian zetzala. Zait Sof 76.

    Sinonimoak: ad. jas.

    [hondatu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. dar/tener por perdido, considerar perdido (2) du ad. echar a perder || (3) iz. peligro de perdición, riesgo de perderse
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Berdin zaio dena, hainbesteraino ere, ezen nekea eta ukaldiak saihesteko eta janaria bilatzeko ardurak galetsi baititu. [Hau gizon bat bada, Primo Levi (Mikel Irurtia), Alberdania, 2011]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel