Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:36 am on 2009/03/09 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ontsatu 

    da/du ad. Ondu; oneratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ondu, oneratu, hobetu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gereziek ez zituzten oraino ontsatuak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 5:06 am on 2009/02/18 Permalink | Reply
    Tags: O   

    olde 

    iz. Borondatea, nahia, gogoa. Zeru eta lurrean zure oldea egin bedi. • NOR(K) BERE OLDEZ. Nork bere borondatez; inork edo ezerk behartu gabe. Bere oldez egin gabe utzi badu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) borondate, nahi, gurari, gogo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Barruko olde batek eraginda mahaian zehar luzatzen du besoa, gizonaren eskua estutzen saiatzen da, baina eskuaren atzealdea ukitzea baino ez du lortzen. [Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / Oskar Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:56 am on 2009/02/07 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oren 

    iz. (Ipar.) 1. Ordua. Oren laurden bat. 2. Erlojua, ordularia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ordu (2) erloju, ordulari (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Joanesek oren pare bateko kuluxka bota zuen, etxeko lanei lotu aitzin. [Anbroxio, Eneko Bidegain] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/27 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oilartu 

    da/du ad. 1. Harrotu. Irabazleak ez du zertaz oilartu. 2. Nagusitu, gailendu.

    Sinonimoak: harrotu, harropuztu, gailendu, gaina hartu, burgoitu, oilarkatu…

    Hitz horiek kendu zidaten ikara, oilartu egin nintzen. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre]

     
  • Maite 12:13 am on 2008/11/26 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ortozik 

    adb. Oinutsik. Amerikan ere txakurrak ortozik.

    Sinonimoak: oinutsik, ortuts, ortutsik…

    Gero ortozik ibili ginen goizaldean, eta biharamunean gurutzea egingo genuen lizar arramaz, eta galburu eta lorez, erramua etxeko atean eskegitzeko. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia]

     
  • Maite 4:12 am on 2008/11/09 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otzan 

    1. izond. Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Bildots otzana. 2. adb. Otzantasunez, bare. Otzan-otzan erantzun zion.

    Sinonimoak: mantso, apal, umil, amultsu, moldaerraz, eskurakoi…

    Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari, kanpoko argien distira gorrian doi-doi erreparatuta. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 12:41 am on 2008/11/07 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otu 

    zaio ad. 1. Buruan zerbait egiteko gogoa sortu, gogoak eman. Otutzen zaionean egingo du. 2. Buruan zerbaiten ideia sortu, bururatu; iruditu. Askotan otu zitzaidan nagusi zikoitz harengandik hanka egitea. Une batean beste bat naizela otu zait.

    Sinonimoak: (1) gogoak eman, senak eman (2) bururatu, iruditu, gogoratu, imajinatu…

    Dardara batean, sorginkerietan sinesten hasia ote nengoen otu zitzaidan. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel