Updates from Maite Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:26 am on 2022/04/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    sarramuska 

    iz. Haserrea edo atseginik eza adierazten duten hitzak, hotsak edo putzak.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    sarramuska. (V-gip, AN, L, BN), sarramuskia (V-gip). Ref.: A; Lh; Iz ArOñ (sarrámuskixa).
    Refunfuño” A. “Murmure, grognement” Lh. “Sarrámuskixa bat eiñ, echar una bronca” Iz ArOñ. .

    Sinonimoak: iz.

    [sarramuska]: marmar, marmario, purrustada

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. refunfuño, queja
    fr iz. murmure, grognement
    en iz. grumble, gripe
    port iz. resmungo, grunhido

    Testuinguruan

    Hasieran marmar apala besterik ez zena handituz joan zen, sarramuska ozen bilakatu arte. [Kasandra leihoan, Fito Rodriguez, Txalaparta, 2006]

     
  • Maite 11:44 pm on 2022/04/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    pintzel 

    iz. Kirten baten muturrean itsasten den ile edo zuntz sorta batez osaturiko tresna, gainazal batean pintura edo antzeko gairen bat hedatzeko erabiltzen dena. Ik. brotxa; zurdaki. Margolariaren pintzelak (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    pintzel. (V-gip; T-L; -nz- Lar, Añ), pintxal (V-gip). Ref.: Etxba Eib (pintxal); Elexp Berg. “Pincel, pinzela, antzeskaia” Lar. “Blaireau, pinceau” T-L. “Pincel, brocha. Zuloagatar Iñazion pintxala, mundu guztian ezaguna” Etxba Eib. Figura nahi baduzue pintatu, har zatzue eskoletako koloreak, tintak eta pintzela. ES 188. Au guzia da bertze ainbertze golpe pintzelarekin ematentugunak (B, s. XVIII). BOEans 791. Biolinaren tokian, nai pianua dala, nai pintzelak nai beste antze (arte) ta jakintzaren bat ikasi daike. A LEItz 134. Bostortza bañon trebeago, pintzelak erabiltzen dituena. Egan 1955 (1-2), 9. Pintoreak trebeki jakin zuen neskatoaren begitartearen berezitasuna foto isil, kaskar hartatik bere pintzelaz aldatzen. Mde HaurB 68. Kuadro bat, irudi bat ikustean, zein pinzel edo kirtenaz pintatua izan den jakiteak. Vill Jaink 36.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. pincel
    fr iz. pinceau
    en iz. brush; paintbrush
    port iz. pincel

    Testuinguruan

    Pepponek, jakin gabe nola, eskuan aurkitu zuen iruditxo hura, eta orduan pintzel txiki bat hartu eta lana txukun-txukun egiten hasi zen. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)]

     
  • Maite 9:46 pm on 2022/04/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zelaitu 

    ad. zelaitu, zelai/zelaitu, zelaitzen || du ad. Lautu, berdindu. Lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zelaitu.

    1. (Ht VocGr 438, Lar, Añ, Lecl; -lh- SP, Arch VocGr, Dv, H), zelaiatu. Allanar(se). “Rellanar” Lar. “Allanar” Lar, Añ. “Igualar” Añ. Lurreko erregeak sartzen direnean hiri batean lehenbiziko aldian, bideak zelhaitzen eta arrimatzen ohi dire. Lg II 126. Len lakatzak ziran bideak leundu eta zelaituko dira. AA III 536. Bide aldapadunak zelaituko dira. Oteiza Lc 3, 5 (Brunet, Or MB 62, IBk, IBe zelaitu; Lç planatu, Ol ordotu). Diruak malkharrak zelhaitzen. Dv Proverb 96 (ap. DRA). Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia, / ez badautet azpian zelhaitzen mendia. Elzb Po 202. Erdaldun izan baño lenago / atxok nai dogu zelaitu, / mendi tontorrok beera jausirik / landa eginik geratu. AB AmaE 67 (tal vez ‘caer al suelo’). Hasteko, mendiaren zathi bat behar izan zuten zelhaitu. Zby Pel 52. Zelaiatuko dira mendi goititu oiek ere. Camp in Lander RIEV 1907, 430. Zuek lurrikara izugarriren batek […] zelaitu bazenduez. A EEs 1916, 108. Zelaitu aren zidorrak. Ir YKBiz 39. Zelaitzen du [lurra], lênbailên azia sor dedin. Or Eus 104. Nola zelaitu zenitun ene burukerien tontorrak. Or Aitork 217. Barriztatzen edo atonduten dabiltz inguruak, zelaitu, zugaitz barriak, urki landarak jarri dabez. Agur 22-7-1972 (ap. DRA). Lenengotan izan ebazan burukomiñak jagi ziran zoztorrak zelaitzen. Onaind STeresa 104. Egin behar nuen metra erdi gorako murru bat bidearen zelaitzeko. Etchebarne 108. Lekua bada aldaztsu, / zelaitu bear indartsu. Ayesta 54. En DFrec hay 2 ejs. de zelaitu.
      “300 kiloko arria ederki zelaitu du bizkarrean” (G-azp).
    2. Caer al suelo; derribar. Troka baten jausirik / dakus [osagillea] zelaitua. AB AmaE 341. Ikusiko da euren sutunpak / eziñ ebela / zelaitu Leon jasarriten dan / jartokia. Ib. 131. Lurrera zelaitzeko [Dabidek] / Goliat fuertea. Ib. 410. Aurkietan da zelaituta [Errolan] . Ib. 454.
    3. “Seláittuta (soua), convertido en prado” Iz ArOñ. .

    Sinonimoak: ad.

    [lautu]: berdindu, lautu, ordokitu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. [lurra, bidea] allanar, explanar, alisar (2) du ad. convertir en prado, empradizar
    fr du ad. niveler, aplanir
    en du ad. to level
    port aplanar, nivelar

    Testuinguruan

    Lehen lakatzak ziren bideak leundu eta zelaituko dira. (Hiztegi Batua)

     
  • Maite 11:46 pm on 2022/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    dandarrez 

    adb. Bizk. Arrastaka. Etxerik etxe dandarrez erabili zuten Jesus(Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    DANDARREZ (V-m ap. A; Añ), (V-arr ap. A). A rastras, arrastrando. “Rastrar, arrastrar, (c.) […] arrastaka eroan, dandarrez eroan” Añ (tbn. s.v. arrastrar). v. arrastaka, HERRESTAN. Tr. Documentado sólo en la tradición vizcaína.

    Zati bat janda, darue enparauba dandarraz <-as> euren abija edo leza zuluetara. Mg PAb 110. Etserik etse dandarrez erabilia. Añ EL2 189. Begira egiozu zeure Seme […] arantza zorrotzez koroatuari, iraunez, barrez eta otsez, dandarrez barregarri erabiliari. Ib. 112 (Harriet traduce erróneamente: “au milieu des […] vociférations”, y deduce un supuesto “Dandarra (V), cris confus de plusieurs vociférant ensemble”). Bera dabil dandarrez pekatarien atzean. Zav Serm I 38. O baiña mina! Gaur erdaldunak / Darabilguez dandarrez! AB AmaE 75. Dandarrez oe azpian sartu yaken. LA Abeja 2, 64 (ap. DRA). Ekaitz gogorren bat dakar aize onek dandarrez. A BeinB 39. Jakiebenean otsoa ilda egoala basoan, eroan eben errira, ta dandarrez erabilli eben kale guztietan. Echta Jos 247. Iru tenga lotuta / bere buztenian / dandarrez zituala / jarri neutsanian, / proban bezela jun zan / arin indarrian. Noe 109. Lurrera bota-agiñian eta dandarrez erabilli-zorijan. Otx 148 (v. tbn. 156 dandarrez eroan). A zan mutillaren traiea, txori gangulak garrittik bera dindilizka dandarrez eroiazalarik! Ib. 156.

    Sinonimoak: adlag. Bizk.

    [arrastaka]: herrestan, narras, narrasean, narraska, herresta Ipar., herrestaka Ipar., arrastaka Heg., tatarrez Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (B) a rastras, arrastrando
    fr se traîner
    en dragging
    port arrastado(a)

    Testuinguruan

    Idazmahaiko aulki jiragarria oin batez dandarrez eroan zuen Mentxuk bera zegoen tokiraino, eta berton jesarri. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)]

     
  • Maite 10:29 pm on 2022/04/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    betarras 

    iz. Ohikoek baino egun bat gehiago, otsailaren 29a, duen urtea.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    betarras.

    betarras . “Bissextile, betharras, bixixtro” Foix.

    Sinonimoak: iz.

    [bisurte]: bisurte, urte bisustu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. bisiesto, año bisiesto
    fr iz. bissextile [année]
    en iz. leap year
    port iz. bissexto;

    Testuinguruan

    Betarrasetan bikoitz asko jaiotzen dira. #gaurkohitza

     
  • Maite 10:06 pm on 2022/04/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    arraitsu 

    adj. Distiratsua, argia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    arraitsu.

    1. (H). Radiante, resplandeciente. “Qui rayonne” H. v. arraiotsu. O iguzki adimendu guztien arraitsua, / Prudenziaz argi zazu arren ene burua. EZ Man I 38. O begi gorputz tristeen iguzki arraitsua! / Hitaz ere mintzatzeko nahi nikek donua. Ib. 135. Kristalaren baldea. / Zuzi arraitsua. / Lanpa airekoa. EZ Man II 197. Zeruek dute iaunarren / deklaratzen gloria […] / Egun arraitsuak ere / orobat du egiten. EZ Eliç 372. Urrezko szeptro, diadema / eta tronu arraitsuak. Gç 160. Zur eder, zur arraitsua / zur guziz preziatua, / Gorphutz haren ukiteko / Izan-zare hautatua. CantIzp (ed. 1813) 77.

    2. (SP, Lar, VocCB, Dv, H, A). Jovial, afable. “Joyeux” SP. “Afable” Lar. “Afable, alegre, de ameno trato” VocCB. “(He), porté à la gracieuseté, gracieux” Dv. “Gai, affable” H. “Arraitsu (L, He), cortés, afable” A (que lo toma seguramente de Dv). Atarira ertetzen ziran etxekoandre maratzak eta aur jostariak, arraitsu (afable) agurtzen zittuzten Gipuzkoako aundikiak. Etxde AlosT 15. Izan zaitezte lengoak aitarekin: alaiak, arraitsuak eta jostakoiak. Etxde JJ 217.

    Sinonimoak: iz.

    [arraitsu]: distiratsu, argi. Ant. ilun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (batez ere Ipar.) radiante, resplandeciente (2) izond. (batez ere Ipar.) alegre, jovial
    fr (1) izond. (batez ere Ipar.) radiante, resplandeciente (2) izond. (batez ere Ipar.) alegre, jovial
    en (1) izond. (batez ere Ipar.) radiant, splendid (2) izond. (batez ere Ipar.) happy, cheerful,
    port (1) izond. (batez ere Ipar.) radiante, resplandeciente (2) izond. (batez ere Ipar.) alegre, jovial

    Testuinguruan

    Ume alaiak, arraitsuak eta jostalariak dira. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:08 pm on 2022/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    begiragarri 

    1 adj. Ikusgarria. Urre eta zilarrezko pitxerrak, harri begiragarriak. 2 adj. Agurgarria, begirunea merezi duena. Gizon begiragarria da egiazki Gandhi. Jaun guztiz maitagarri, agurgarri eta begiragarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    begiragarri.

    1. (L-ain ap. A ), beiragarri. Admirable, digno de ser visto. “Digno de verse” A. Gauza begiragarria eta miraritsua da txit, aitz goititu onek bere erpiñetik ixurten daben ur garbi ain ioria nondik eta nola datorren burutaratzea. Izt C 107. Begiragarria izateaz gañera da arrigarria txit […] zerri gazte saill andien kopurua. Ib. 186. Apaindurarik baliotsuenak, urrezko erraztunak, belarrietako zirzilluak, eskuturretako edergarriak, urre eta zillarrezko txarroak, arri begiragarriak. Lard 81. Ikusgai begiragarria zan benetan. TAg GaGo 7. Izkuntza aien aldeko maitetasun gori ura eder bazan ta begiragarri, nola diteke itsusi ta txaldan guk gerea maite-izatea? Ldi IL 138. Neskak arrosa zabal dirudi, / ez bezain begiragarri. “Más digna de ser contemplada que nunca” . Or Eus 309. (Uso sust.).
    Leiarrezko arri ikusgarri eder au eraman-erazo zuten Madrillera, Erregezko kondaira izakiarenean begiragarri ifinteko. Izt C 74. Goia, mendi-gallurrak, bideko zernaitxoak, basoa, elur-ondarrak: laburki, begiragarri oro, nortu ta eraski olertsuez mamitu zitzaizkidan. Ldi IL 29.

    2. Venerable, respetable. San Inazio Loiolakoaren Alkartegiko A. Erretore Beg[iragarri]a. (In Aran SIgn I). 1765g. urtean Deun itxuran il zan Mandiolazatar apaiz jaun begiragarriari. Ayerb EEs 1912, 58. Jaun guztiz maittagarri, begiragarri ta agurgarria. Inza Azalp 84. Koruko Ama beiragarriya / garbiya eta Birjiña. Bertsol 68. Yaun Urli begiragarri ta adiskide: barkatu yardun luze, lotsagabetxo au. Ldi IL 68. Ta orain Erkalaren babesgarri-legea ez al didate ezarriko, legegin begiragarriok ikusi bezelaxe antzeztu ditudala-ta. Ib. 26. Makalaldi bat zeukan Fortunato horrek, bestalde gizon begiragarri baita, beldurgarria ere izanagatik. Mde Pr 105s. Gizon begiragarria da egiazki, beste edozein adina, Gandhi indiarra, baina ezin ditzaket ontzat har liburu honek aurrealdean dakarzkien haren hitzak. MIH 339.

    3. (L, BN, S ap. A ; Urt I 177, Dv). “Salutaire, qui préserve” Dv. “Preservativo” A.

    Sinonimoak: iz./izond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    iz. [ikusgaia]: ikusgai, ikusgailu Ipar. g.e.ikusgarri  

    izond. [ikusia izatea merezi duena]: begiko, begiragarri, ikusgarrizko, ikusteko, kurios Ipar., begietako Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. admirable, digno de ser visto
    fr izond. admirable, remarquable
    en izond. admirable, praiseworthy
    port izond. admirável

    Testuinguruan

    Paisaia begiragarria zen. #gaurkohitza

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel