Recent Updates Page 188 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:36 pm on 2018/08/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    esteiari 

    adj. Dohakabea, zorigaiztokoa. Bekatari esteiariak. Negarretan herrestatu ondoan bizitza esteiari bat. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    esteiari (S ap. A; O VocPo, SP, Gèze, Dv, H), esteari (BN-ciz, Sal ap. A; VocBN Dv), ezteiari (S y Foix ap. Lh).

    Desgracido, miserable. “Misérable” O VocPo. “Esteari, (adj.), dans un état de souffrance grande et continue; esteari da aspaldian gizon hori, depuis longtemps cet homme est en grandes souffrances” VocBN. “Atribulado, miserable” A. “Esteari, paciente […]” Ib. “Déplorable” Lh. Azkue da erróneamente asteiari citando como ej. el proverbio 301 de Oihenart, donde se lee esteiari. Cf. Balad 176: haiek biek nik narabila / Urrutian eztezari, tal vez error por ezteiari. Eta Iainkoaren zerbitzari egiazkoak gure begien aitzinean esteiari hiltzen edo martirizatzen dakuskigunean-ere ez gaitezela […] deskonsola. Lç Adv ** 7r. Gizon gaztea andrekari, higa daite esteiari. O Pr 195. Esteiari izan denari bethiere, on derorkona hanitz zaio apur badere. Ib. 692. Lekaio alfer, xaz esteiari, aurten haur eder. Ib. 301. Afekzione esteiari eta miserable hek […] zure espiritua langiaraz […] lezakete. SP Phil 28 (He 27 miserable). Nik, bekhatore esteiariak. Ip Imit III 18, 2 (SP ondikozko, Ch dohakabe, Mst miserable). Ene izate esteiaria. Ib. 21, 3. Nigarretan herrestatü ondoan bizitze esteiari bat. Ip Hil 7. Eta zunbat ediren zütien [Bastillan] esteiari uste hetarik?. Mde Pr 49.

    Sinonimoak:  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    adond. [dohakabeki]: dohakabero g.e., dohakabeki Ipar. zah.

     iz./izond. [ezindua]: elbarri, elbarritu, enbalditu, ezindu, perlesiadun, paralesiatu Ipar., paralitiko Ipar., perlesiatu Ipar., herbal Ipar./Naf., elbarridun g.e., alderdikatu Ipar. g.e., hebain Ipar. g.e., balditu Ipar. zah.

    izond. [dohakabea]: asturugaitz, dohakabe, ondikozko, zorigabe, zorigabeko, zorigaiztoko, zoritxarreko, malurus Ipar., malerus Zub., ertun g.e., desditxatu zah., ditxagabe zah., miserable Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. (Z) desgraciado, -a, atribulado; desdichado, -a; persona que padece alguna tribulación (2)
    fr malheureux, malheureuse adj, malchanceux, malchanceuse adj, misérable adj
    en unfortunate, wretched adj
    port desgraçado(a), desgraçado(a), infeliz

    Negarretan herrestatu ondoan bizitza esteiari bat. (Hiztegi Batua)

    esteiari (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:23 pm on 2018/08/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    burkide 

    iz. 1 iz. Lagunkidea, batez ere politika ingurukoa. Oso gogoan ditugu gure burkideen heriotzak. Zure burkideek ez diote jaramon egin aldarrikapen horri, inork ez dizu elkartasunik ageri. Lagunak ginen, ez burkideak bakarrik. 2 iz. Lehiakide. Burkideak azpiratu eta zapaltzeko.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    burkide (A (que cita RS), Lar Sup).

    1. “Igual, burkidea” Lar Sup (que lo toma de RS). “Camarada, compañero de igual categoría” A. Iauna burkide gaxto. “El señor, malo para igualarse con él”. RS 295. Zuen Alderdiak aspaldi honetan eman duen gizonik ospetsuena […], gizon eta burkide gisa merezi zuen hitzik ere esan gabe, hiltzen utzi duzuelako. Txill Egin 7-3-1979, 13. En DFrec hay 4 ejs., con el sdo. especializado de ‘camarada, correligionario político’.

    2. (Sal, R; -kh- S ap. A; Foix ap. Lh). Contrincante, adversario, competidor. “Contrincante. […] Burkhide hun bat badik pelotari horrek; oraiko huntan horrek deabria dantzan ikusi behar dik (Sc), ese pelotari tiene un buen contrincante” A. “Compétiteur, adversaire” Lh. Bena nahi ükheitia Eliza nahas dadin partiden güdüka hoien artian, eta hartan bermatzia bürkhiden ehikiago garhaitziagatik, hori da Errelijione saintiaren gaixki erabiltia. ArmUs 1896, 98. Trusts eta Kartelsok zein geiaoka ibilli bear eta batzuk besteen burkide ta arerio egin ziran. Eguzk GizAuz 24. Guztiak ortxe alkartu ta gizabatzaren onerako, burkide barik, lankide egin bear ditu. Ib. 101. Onena dirudiana, onaren burkide izaten da bein baño sarriago. Ib. 181. Alkargo orreitan sartu nai izan ez eben burkideak, beste ola ta lantegi-jabeak, indarrez azpiratu ta zapaltzeko egin eben lenengo burrukaldia. Ib. 23.

    Sinonimoak: iz. g.e.

        [lehiakidea]: lehiakide, nahikide zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. contrincante, competidor, -a (2) iz. camarada
    fr (1) iz. adversaire, concurrent  (2) iz. camarade
    en (1) iz. opponent, competitor, rival  (2) iz.  (informal) pal
    port (1)  iz. adversário, -a,  competidor, -a (2) iz. camarada

    Pozik zegoen burkideek elkartasuna adierazi ziotelako.

    burkide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

    Burkidea azpiratzea zen haren helburu bakarra.

    burkide (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:08 pm on 2018/08/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    sabai 

    iz. 1 iz. Gela, eraikuntza edo barne batean, goialdearen barrualdea. Sabaiko argiontziak. Sabaitik zintzilik. 2 iz. Ukuiluaren gaineko lastategi edo belartegia. Ik. mandio. Sabaiko lasto gainean etzanda. Sabaian lo egiten. 3 iz. Ahosabaia. Arraina jaten ari zela, hezur bat kokatu zitzaion sabaian. sabai leiho, sabai-leiho Sabaian edo teilatuan irekitzen den leihoa. Ik. argi-zulo. sabai zulo, sabai-zulo Sabaiko tranpa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [teilatupeko solairua]: goitiko, ganbara Heg., goianengo Bizk., goitegi Bizk. g.e.
        [ganbara]: ganbara, mandio, ganer Ipar., mandiota g.e.
        [ahosabaia]: ahosabai, aho-ganga Ipar., aho-zeru g.e., ganga Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 iz. techo, tejado, techado, techumbre; [autoarena, bagoiarena] techo, cielo 2 iz. [lastategia, belartegia] pajar, granero, henil; desván, ático 3 iz. [ahosabaia] paladar, cielo de la boca 4 iz. terreno de forraje 5 iz. [ontzi batena] bombeo, comba, convexidad, panza
    fr 1 iz. plafond, toit 2 iz. [lastategia, belartegia] grenier [à foin, à paille] ; pailler 3 iz. [ahosabaia] palais
    en 1 iz. [barrukoa] ceiling; roof (kanpokoa) 2 iz. [lastategia, belartegia] hayloft 3 iz. [ahosabaia] palate, roof
    port 1 iz. teto 2 iz. palheiro

    N. B.: Izan ere, batzuetan sabaia ez da kristalezkoa, baizik eta altzairuzkoa.
    Altzairuzko sabai hori euskalgintzan ere nabaritzen da, ezta, Miren?

    Altzairuzko sabaiari ostikoka, Maite Asensio Lozano  (Berria.eus, 2018ko abuztuan)

    sabai (argazkia: deverdaddigital.com)

     
  • Maite 9:39 pm on 2018/08/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    ondikozko 

    adj. Zoritxarrekoa. Ondikozko bizitza honetan. Haren heriotzaren berri ondikozkoa. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: izlag.

        [zoritxarrekoa]: asturugaitz, dohakabe, esteiari, zorigabe, zorigabeko, zorigaiztoko, zoritxarreko, malurus Ipar., malerus Zub., ertun g.e., desditxatu zah., ditxagabe zah., miserable Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. funesto, -a, infortunado, -a, nefasto, -a, desgraciado, -a
    fr izlag. malheureux, malheureuse, malchanceux, malchanceuse, misérable
    en izlag. unlucky, unfortunate, miserable,
    port izlag. funesto, -a, infortunado, -a, desventurado, -a

    Ondikozko etxe hartatik irtetean, ate-atean gelditu zen une batez doktorea, eta birikak bete artean arnastu zuen askatasunaren airea. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ondikozko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    patxadatsu 

    adj.  Patxadazkoa. Gizon patxadatsua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    patxadatsu, patxaratsu. Tranquilo, cachazudo. Orduak bere baretasun patxadatsu ta apatx-bera damait. “Apacible y reposada”. LMuj BideG 70. Len bezin patxaratsu aurrerantzan ere biziko zala. Ibiñ Virgil 31. Zeruan, patxaratsu, / jiraz, arraiua, / orobat enaratxo / bizkor ta iaiua. Olea 21.

    Sinonimoak:izond.

        [patxadazkoa]: gibel-handi, patxadazko, birika-handi g.e., birikahandi g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. flemático, -a, calmoso, -a, lento, -a
    fr izond. flegmatique, tranquille, calme
    en izond. calm, serene
    port izond. fleumático, -a, calmo, -a, tranqüilo, -a

    Patxadatsu mintzatu zitzaion.

    patxadatsu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zangarte 

    iz. g.er. Zangotraba. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zangarte (SP, Lar, H), zankarte (Lar, H), xankarte (S (Foix) ap. Lh).

    1. Zancadilla (sentidos prop. y fig.). “Jambette” SP. “Goazen borrokan, bainan zangarterik ez zilhegi” H. Baldin zuk etsai ageri direnen zangarteak, zelatak eta gaixtakeriak agertu, khendu eta desegin ezpazinitu. Mat 295. (Jesusen etsaiak) zangartea jarri naiean dabilzko erriko agintariaren eskuetan erori dedin. EgutAr 9-11-1957 (ap. DRA).

    2. (Arch ap. DRA), zankarte (-kh- S ap. Lrq). Entrepierna, espacio entre las piernas. “Iragan eraziren ditut zangartetik” Arch ms. (ap. DRA). “L’entre-jambes” Lrq. Cf. VocNav: “Al zancarte, a horcajadas sobre la espalda de otro (Roncal)”, y “zangarte, llaman así a una de las operaciones en el manejo de la laya, que consiste en apoyar el pie encima del hierro y cargar sobre él el peso del cuerpo, a fin de hundir las dos púas en la tierra (Añorbe)”. Trankoka zabiltzan, sotanak zangartetan harturik, kaputxak begitarteari beheiti. GH 1971, 157.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [zangotraba]: g.e.zangotraba
        [urrats handia]: istape Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. entrepierna, bragadura, horcajadura (2) iz. zancadilla (3) iz. zancada, paso largo
    fr (1) iz. entrejambe, entrecuisse (fam.) (2) iz. croc-en-jambe, croche-pied ; croche-patte (3) iz. enjambée
    en (1) iz. [hankarte] crotch (2) iz. trip
    port (1) entrepernas (2) rasteira (3) pernada ƒ, passo m largo

    Zangartea jarri nahian dabilkio.

    zangarte (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 9:09 pm on 2018/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    ongarritu 

    ad. ongarritu, ongarri/ongarritu, ongarritzen du ad. Lurrari ongarria eman. Luberriak atera eta ongarritu. Simaurrez ongarritu (Ik. simaurtu). Zuhaitzak ongarritu egiten du eta aberastu bera dagoen lurra.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ongarritu (AN-ulz, B; Lar, Añ, H (G)), hungarritu (Lecl). Ref.: A; Iz Ulz (gu); Izeta BHizt2. Tr. Documentado en autores del Sur (tbn. en Duvoisin) desde mediados del s. XIX. La única forma que aparece en los textos es ongarritu. En DFrec hay 3 ejs. de ongarritu.

    1. Abonar, fertilizar, estercolar. “Beneficiar los campos, haciendas” Lar. “Guk berian aurten ongarrittu ttugu soro guziek” Iz Ulz (s.v. gu). “Ongarritu bear dugu belaia” Izeta BHizt2. v. ongarriztatu. Luberriak atera ta ongarritu eta beste onelako lanbide ikusgarri eder asko egiñaz. Izt C 180. Erreka gozatsuak ongarritzen dute Erri au. Ib. 104. Laborariak lurra onthu duenean, ongi lanthu eta ongarritu, ez du khexatu behar ikhusirik ere hastean bere ogia bakhansko. Dv Lab 56. Jorratxo orrekin, beste gabe, ongarritu, zimaurtu egin dituzu zure landareak. Munita 42. Zentzuak garbi darakuskigu onbidea nundik dan, txarrerako joerak menderatu eta onerakoak ongarritu ta zuzpertu-arazteko. Etxde JJ 210. Zergatik [belarrak] ez du indarrik? Bear bezela ongarritzen edo abonatzen ez dalako. Oñatibia Baserria 9. Demeter eta Kore-ren izaroa odolez ongarriturik zegoen. Zait Plat 15. Belarri ostean, patata-solo ondo ongarritua eukala. Erkiag BatB 34. Baratzak nolako arduraz ongarritu ta apaindu kantatuko nuke. Ibiñ Virgil 109s. Emango duan lurrak egoki / ongarritu nai luke ta. Olea 176. Jauna, utzazu aurtengoz, ingurua aitzurtu eta ongarrituko dut. IBk Lc 13, 8 (Lç ungarri eman, He ongarria eman, TB ungarriztatu, Dv eman diozodan ongarri, Brunet, Or (s-) zimaurra bota, Ol simaurtu, Leon ongarriztatu; Ker ongarria jarri, BiblE ongarria bota). v. tbn. Etxeg EE 1885b, 368. Lab EEguna 94. And AUzta 130.

    Ni ezur-ezpal zarra besterik ez naiz. Bial nauzue ziguñak ongarritzera! ‘Fumer les mauves’. Or Mi 143.

    (Part. en función de adj.). Nekazaritzak lur naro-aberats eta ongarrituak eskatzen ditu. Munita 139.

    2.Fermentar” Añ.

    3. (Dv, H). “Convertir, se convertir en fumier” Dv. Belhar edo animale, oro usteltzen eta ongarritzen dira. Dv Lab 130.

     

    Sinonimoak: ad.

        [ongarriztatu]: ongarriztatu, ongailuztatu Ipar., kortaiztu Bizk., luhumendatu Lap. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es du ad. abonar, fertilizar
    fr du ad. (Nekaz.) engraisser, fumer
    en du ad. to fertilize
    port du ad. (tierra) adubar, fertilizar

    Artistak miseria du simaur onena bere artea ongarritzeko. [Zu, Anjel Lertxundi (Erein, 2015)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ongarritu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel