Tagged: Z Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:01 pm on 2021/12/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zirrimizta 

    iz. Leiho txikia, bereziki kortan.

    Euskaltzaindia, EHHA

    Leiho txikien izenak ere bildu dira leku batzuetan: arleio (Goizueta), bentanakuku (Bakio), kukubentana (Mungia), leyotill (Lasarte), legatillo (Etxalar), lükerna (Urdiñarbe), lükena (Altzai), lükana (Sohüta), saietera (Etxebarria), toberie (Busturia), tximista (Zilbeti), txixpei (Elgoibar), xirrimixta (Donamaria), zirrimixta (Sunbilla), zirritu (Aniz, Gamarte, Behorlegi). Oro har, Bizkaiko “lei(x)o”ak ere, kortan, txikiak izan ohi dira. [Irakurri osorik, PDF]

    Sinonimoak: iz.

    [zirrimizta] : saietera, gezileiho

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ventanilla estrecha, saetera
    fr iz. fenêtre étroite
    en iz. narrow window
    port iz. janela estreita

    Testuinguruan

    Aspaldi erori zen ardi borda, baina zirrimiztak zutik dirau. (Edorta Amurua, @makilipurdi)

     
  • Maite 11:41 pm on 2021/11/26 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    ziborio 

    iz. Ostia-ontzia. Ik. kopoi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ziboara. Ciborio. Agertu zitzaion begitarterik eztiena zuen apez bat, ziboara eta Ostia Saindua eskuetan, eta egin zuen komunionea. Jnn SBi 95. Hiru kalitz urrezko, bi urrezko ziborio edo ostia saindu untzi. HU Zez 165. Bere aita kofesora errekeritzen du othoi bere ohe-ondora ekhar dezon ziborioan Sakramendu-Saindua. Arb Igand 116. Halaber ziborioa gorderik dagon armairuñoa, halaber aldare-mahaina jasaiten duten tenteak. JE Ber 63.

    Wikipedian

    Ziborio edo kopoia metalezko ontzi bat da, eukaristia ostiak gorde eta banatzeko, liturgia katolikoan ohiko elementu bat meza ematean. Normalean kopa-forma izaten du.

    Historia

    Gaur egun ezagutzen diren motarik zaharrena usoa da (columba eucharistica), baldakinotik zintzilik edo plaka baten gainean zegoena, eta horrela erabili izn zen garai gotikoa (Santo Domingo de Silos monasterioan XIII. mendeko bat gordetzen da).

    V. mendetik X.era bolizko edo metalezko kutxa zilindriko batzuk ere erabili ziren, turres deiturikoak.

    XI. mendetik aurrera, ohikoagoa zen pixide zilindrikoa edo prismatikoa, estalki konikoa edo piramidala zuena, oinik gabea edo kalizak bezala euskarri batean muntatua.

    XVI. mendetik forma globotsua du, gaur egungo kopoiei dagokiena.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [kopoia]: kopoi Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Arkit.) (Erl.) ciborio
    fr iz. ciboire
    en iz. ciborium
    port iz. baldaquino

    Testuinguruan

    Agertuak izan dire aldareko ziborio eta gauza ederrak. [SENPERE, SINADURARIK GABE, “HERRIETAKO KRONIKAK” (2005-09-29, 4. orr.)]

     
  • Maite 10:14 pm on 2021/11/22 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zapuztaile 

    iz. eta izond. Dibertsio edo alaitasun une bat hondatzen edo eteten duena.

    Sinonimoak: iz.

    [zapuztaile] : hondatzaile, izorratzaile

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. aguafiestas, persona que fastidia
    fr iz. rabat-joie, trouble-fête
    en iz. (UK) spoilsport, (US) party pooper, (colloquial) buzzkill
    port iz. desmancha-prazeres

    Testuinguruan

    Eguraldiak eguraldi, zapuztaileak zapuztaile: azaroa ez da arazoa! [Azaroa ez da arazoa, Leire Narbaiza (Gipuzkoako hitza, 20221-11-19)]

     
  • Maite 10:24 pm on 2021/10/21 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zotal 

    Hiztegi batuan

    iz. Laiaz edo aitzurraz ateratzen den lur zati belarduna. Ik. turba; zohi; mokor1 1. Zotal ebaki berria. Zotalez estaliriko borda. Lur zotalak eguzkitan ihartzen.

    zotal egun, zotal-egun iz. Urtarrileko lehen hamabi egunetako bakoitza, hurrenkeraren arabera dagokion hilaren eguraldia aurretik salatzen omen duena. Egun, urtarrilaren bia, otsailaren zotal eguna.

    zotal ikatz, zotal-ikatz iz. Erregai harroa eta arina, zingira lekuetako belardietan eratzen dena. Ik. zohikatz; turba.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zotal 1

    1. (V, G, AN-larr-ulz, L, B, BN, Sal, S, R; Lar, Lcq 38; -th- O-SPAd, SP (+ sotal), VocBN , Dv, H). Ref.: A; Asp Leiz2 ; Iz Ulz, To ; Izeta BHizt2 ; Elexp Berg . Tepe. “Gazons de terre” O-SPAd 881. ” Zothalak, baratzeko belhar gaizto zarhatuak, qu’on arrache gazons de terre” SP. “Gallón” , “césped menor y con su hierba” Lar. “Turba, césped de tierra con que se hace carbón, zotal ikatz egitekoa ” Ib. “Gazon, terre végétale garnie d’herbe” Dv. “Tepe, pedazo de tierra que arrancan las layas” A. “En algunos txerritegi-s sobre la capa de helechos (garoa) hay otra segunda de tepes (zotala)” AEF 1927, 20. “La cubierta de los tejados se hacía con tepes de tierra (zotalak)” AEF 1955, 80. “Pedazo de tierra con su hierba, arrancado de la superficie a golpes de azada” Asp Leiz2. . ” Zotál bat, un tepe” Iz Ulz. . v. 1 zohi.

    2. (H), xotal (H (L)). “Paresseux, négligent, lâche. Totala da, xotala da, c’est un grand paresseux, c’est une personne lâche, sans énergie, on la compare à un morceau de terre” H. ” Xotal, lâche, sans courage ni énergie; mou; paresseux” Ib, que cita el ej. de Haraneder. v. total. Horra zergatik arima putrun eta xotal bat, den trabarik xumenak arrestatzen eta izitzen duen. He Gudu 167.

    zotal 2

    Zerbait gaizki joan da. goiburuaRest ez huts izan behar du (Día) augural. v. zotalegun. Gure arbasoek uste zuten urtarrileko hamabi lehen egunak zotalak zirela, hots, bakotxak aintzinetik salatzen zuela nolako aroa izanen zen berari zoakon ilabetean. Lf GH 1969, 360.

    Jarraitu irakurtzen Orotariko Euskal hiztegian

    Sinonimoak: iz.

    [lurzati belarduna]: mokor, sokil, zohi, zokor, erpil Bizk., mokil Bizk., taska Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. tepe, terrón; pedazo de tierra arrancado con la azada, laya, etc. (2)  iz. (hed.) bloque (3) iz. presagio, pronóstico, agüero
    fr (1) iz. motte, butte (2)  iz. (hed.) bloc (3) iz. présage
    en iz. sod
    port (1) iz. torrão (2)  iz. (hed.) bloco (3) iz. presságio, prognóstico, agouro

    Testuinguruan

    Zortzi eraikin dira denera, zotalezko estaldurarekin. [Baieztatu dute bikingoak Amerikan egon zirela Kolon baino 500 bat urte lehenago, Edu Lartzanguren (berria.eus, 2021-10-21)]

     
  • Maite 9:38 pm on 2021/10/12 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zapartatu 

    da ad. zapartatu, zaparta/zapartatu, zapartatzen || Ipar. Zapart egin, lehertu. Ez da ezartzen ardo berria ontzi zaharretan, bestenaz ontziak zapartatzen dira. Danbada batez zapartatzen diren ezkur eta gaztainak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zapartatu.

    (AN, L, BN, Sal, S, R-uzt; Lecl, H), dzapartatu (BN-mix). Ref.: A (zapartatu, dzapartatu); Lh; Lrq . Estallar, reventar (tbn. fig.).; hacer reventar, hacer estallar. “Éclater” Lecl y Lrq. “Uduri zeitadan egarriak nundiela zapartatzen” H. “Zaparta baledi! (S)” Urq RIEV 1920, 115 (usado como maldición). Hantik diradiala itzalpiak, jeloskeriak ta desenfidantzak sortzen, hantzen ta zapartatzen. Egiat 217. Zapartatü izan baliz Xarlemaiña / hobe zatian guretako. Xarlem 997. Zapartatzen ezpaniz / betzaie dolütüren. Ib. 301. Errabia, in negar ta zaparta! (322). LE-Ir. Zapartatu ze kodizioso garren tinaja (202). Ib. Urkaturik bere burua arbola batetik, dilindaka esteak lurreraño zapartaturik. LE Urt 246 (citado por Harriet y Azkue, que traduce “colgando y esparciendo hasta el suelo los intestinos”). Ez da ere ezartzen arno berria untzi zaharretan; bertzenaz untziak zapartatzen dire. TB Mt 9, 17 (Lç, SalabBN, Dv, Ip, Echn, Hual, Samper, Ol, Ker, IBe le(he)rtu, He hautsi, Ur urratu, Leon zartatu). Xangriz eta despitez / behar dut zapartatu gaur. Mustafa 91 (ap. DRA). Batian ihurzuriak adiarazten du harrabots idor eta desberdin bat zapartatzen den xispa baten kolpia iduri. Atheka 57s. Zeren muurten iai kalako gisan aiketa alte guziuetarik zaparta dazaian artio. “Te reviente” [dirigiéndose a una pulga]. Mdg 164. Aphez hanitz jan dina zapartatü beitzen. Xikito 6. Airean zapartatzen ziren aleman obusa batzueri. Zerb Gerlan 19. Eki balinbada, hegalda hadi; ebi balinbada, zaparta hadi. Zerb Herr 21-8-1958, 3. Danbada batez zapartatzen diran ezkur eta gaztaiñak yaurtitzen ditute txiñarretan. Amez Plat 90. Errebolber txar bat baizik etzuen, hantxet ur bazterrean erosia egun batez eta menturaz sudurrerat zapartatuko zaiona. JEtchep 113. Aurrean sobera zapan atxikitzen den barne-indarra […] egun batez, adinarekin […] oldartuz zapartatzen [da]. Larz GH 1963, 324. Sasietan, alegerazko irrintzina batzuen pare, dira zapartatzen popoin gazteak eta baratzen lilipek dituzte begi lilluratu batzu idekitzen. (Interpr?). GH 1965, 125 (ap. DRA). Aldi batez xamariak txaskatu zuen xakoa ardoz beterik eta zapartatu zuen. ZMoso 62. Bere bizkar len ziorkadaz zapartaturik zeukanaren gañean gurutzea zuala abiatu zan.Inza Azalp 69.

    Sinonimoak: ad. Ipar.

    [lehertu]: esplotatu, eztanda egin, leher egin, leher gaizto egin, lehertu, zapart egin, zart egin, zartatu, errebentatu Bizk. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da ad. (Ipar.) estallar, explotar, reventarse
    fr (1) da/du ad. (Ipar.) exploser ; éclater (2) da/du ad. craquer, crever
    en ad. explode, blow out, burst
    port ad. estourar, explodir, arrebentar-se

    Testuinguruan

    Lurra jo eta nola zapartatu den ikusi duzue aho zabalik. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)]

     
  • Maite 11:53 pm on 2021/10/08 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zerga 

    1 iz. Administrazioari, gastu publikoei aurre egiteko, ordaindu behar zaion diru kopurua. Zergak ordaindu ezinik. Estatuak bakoitzaren jabetzari ez dio zerga larregirik ezarri behar. Zenbateko zergak jarri behar zituzten asmatzeko. Ez duzu, beraz, zerga hori zor. Zergari erantzun. Errentaren gaineko zerga. Tabakoaren zergak igotzea proposatu du Bruselak. 2 iz. Jaunak mendekoei ezartzen zien ordaintzekoa. Ardiak zergak ordaintzeko eman behar zituztelako. Hiru behien zerga. 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. fiskal1. Aberatsen aldeko zerga-politika bultzatu izana leporatzen diote gobernuari. Bergarako zerga-bulegoan. Interes-tasa txikiek eta zerga-murrizketek kontsumoa indartu dute. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zerga. (L, BN ap. A ; Arch VocGr, HeH Voc, VocBN, Dv, H), zerda (Lh) Tributo, impuesto. “Impôt public” VocBN. “Impôt, tribut” Dv. “Imposition, tribut, impôt […]. Zergak biltzea, recueillir les impositions (Mb)” H. “Tributo, alcabala, contribución, impuesto público” A. v. 1 petxu, 2 petxa, 2 legar, zergera. Tr. Documentado en autores septentrionales desde finales del s. XVIII y en meridionales modernos. La forma zerda sólo se encuentra en Hiribarren. En DFrec hay 97 ejs. de zerga. Jarraitu irakurtzen…

    Sinonimoak: iz.

    [petxa]: zergera, legar Ipar., petxa Heg., taila Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. impuesto; tributo, tributación
    fr iz. impôt ; contribution, tribut
    en iz. tax
    port iz. imposto

    Testuinguruan

    136 estatuk onartu dute %15eko gutxieneko zerga ezartzea. [Iker Aranburu, berria.eus (2021-10-08)]

     
  • Maite 10:22 pm on 2021/10/07 Permalink | Reply
    Tags: Z   

    zaingabetu 

    da/du ad. zaingabetu, zaingabe, zaingabetzen || Ipar. g.er. Indargabetu, ahuldu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zaingabetu. Desanimarse, perder vigor. Bertze zonbeit aldiz, ikhusiz ene gabezia, zaingabetzen nintzen osoki, eta nere xede guziak lurrerat zohazen. Prop 1899, 38.

    Sinonimoak: ad. Ipar. g.e.

    [indargabetu]: ahuldu, argaldu, eten, indargabetu, indargetu, kemengabetu, makaldu, maskaldu, mengeldu, enuldu Ipar., erpildu Ipar., flakatu Ipar., herbaldu Ipar., histu Ipar., zainildu Ipar., erkindu Bizk., kadendu Bizk., mekotu Bizk., mendratu Ipar./Naf., baxatu g.e., hiratu zah., ahuletsi Ipar. g.e., faundu Ipar. g.e., gelgetu Gip. g.e., esmeriatu Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es da/du ad. (Ipar.) debilitar(se), enflaquecer, desgastarse, decaer, quedar(se) sin fuerza
    fr s’affaiblir, fragiliser, se fatiguer, décliner, manquer de force
    en weaken, lose strength, get weaker, tire yourself, wear yourself out, exhaust yourself
    port enfraquecer, emagrecer, desgastar-se, ficar sem força

    Testuinguruan

    Bertze zonbeit aldiz, ikhusiz ene gabezia, zaingabetzen nintzen osoki, eta nere xede guziak lurrerat zohazen. [Fedearen Propagacioneco Urtecaria (OEH)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel