Updates from September, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:00 am on 2009/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    korta 

    iz. 1. Saroea. 2. (B) Ukuilua. • korta txiki edo erdi. Udako saroea. || korta nagusi edo oso. Neguko saroea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) sarobe, saroi, bazka-zelai  (2) ukuilu, tegi, abeltegi, abeletxe, eskorta, artegi (ardiak), behitegi (behiak), itegi (idiak), txahaltoki (txahalak), txerritegi, txerrikorta, zaltegi (zaldiak), zalditegi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Alabengatik geratu nintzen zuloan, gerra garaian zaldi korta batean ez amaitzeko ahaleginak eginez.  [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    korta

    korta (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:31 am on 2009/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txondor 

    iz. 1. Ikatza egiteko eratzen den kono-formako egur-meta. Egurrak bata bestearen gainean jarriz eta erdian zulo bat utziz egiten da eta ondoren lurrez eta goroldioz estaltzen da. Gero su ematen zaio, eta egurra zeharo erre gabe pixkanaka egosten da; horretarako, suak airea har dezan, alboetan zuloak egiten zaizkio. Hamar egunen buruan ikatza egina dago, ondoren zuloak itxi eta bost egunez pixkanaka txondorra itzali egiten da. 2. Gangaren erpina. • txondor-zulo. 1. Txondorraren erdian eratzen den zuloa. 2. Txondorra egin ohi den lekua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zendor, egur-meta, txortegur, ikaztobi (2) ganga-erpin, sabai-erpin  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Piztuta ikusi nahi zuten txondor itzela. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur) 

    “]txondor

    txondor (Flickr-etik hartua egileen baimenarekin) [Carbonera de Ledesma, Acuarios

    Irakurri edo ikusi gehiago:

     
  • Maite 8:43 am on 2009/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    mandio 

    iz. 1. Baserrietan, ukuilu eta teilatuaren artean egon ohi den gela-antzekoa, sarritan zabala, eta aleak, belar ondua, fruituak, etab. edukitzeko erabilia. 2. Toki horretara sartzeko bidea edota zubia. 3. Aletegia. 4. (Ipar.) Abereentzako etxola. 5. Dolareetako oholetako bat.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [ganer, ganbara, sabaia] ganbara, sabai, ganer Ipar., mandiota g.e. [abereentzako etxola] Ipar. abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., korta Bizk., establia Ipar. g.e., ezkaratz Ipar. g.e., estrabi zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean.  [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mandio

    mandio (FlickrCC)

     

     
  • Maite 12:04 pm on 2009/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    ihartze 

    iz. (Ipar.) Udazkena, larrazkena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: udatzen, larrazken Ipar., udagoien Bizk., neguantz g.e., ihartze Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Udazken, ihartze, larrazken, neguantz, udagoien, udatzen … Makina bat hitzek adierazten dute urte-sasoi honetan gertatzen dena. Gure atzinekoek hagitz ongi ezagutzen baitzuten bizitzaren zikloa.  [Udazkena (Urtaroak eta IV) , Axular.net]

     
  • Maite 10:58 am on 2009/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanbil 

    iz. 1. Ipurdia eta lepoa estua eta sabela, berriz, zabala dituen buztin errezko ontzia. 2. Ontzi horretan sar daitekeen adinako kantitatea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) suil, pegar, txantxil, lusuil, tina, ferreta, edarra, murko (2) txongil, potiz, potin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Txanbil bat ireki eta kolore gorriko edari bat isuri zuen Alkimistak mutilaren edalontzian. [Alkimista, Paulo Coelho / Xabier Aranburu (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txanbil

    txanbil (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:50 pm on 2009/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    lursagar 

    iz. (Ipar.) Patata(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  patata (Adorez Sinonimoen Hiztegia) 

    Ez zuen sekulan jaten esne izpi bat beizik, eta bakar aldi batzuez lursagar egosi zonbait. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    lursagar

    lursagar (FlickrCC)

     

     
  • Maite 8:07 am on 2009/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    meta 

    (1) iz. Lurrean gauzak elkarren gainean jarriz egiten den pila; besterik adierazten ez denean, haga baten inguruan biltzen den belar- edo garo-pila.  (2) KIM. Bentzenoaren bi hidrogeno-atomo ordezkaturik dituzten deribatuetan erabiltzen den aurrizkia, 1-3 posizioak ordezkatuta daudela adierazteko.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [lurrean gauzak elkarren gainean jarriaz egiten den pila; berezk. belarra edo garoa] mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., murru Ipar. g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)  (1) pilo, pila, multzo, mordo (2) helmuga, muga (3) xede (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Aurrean, sail lau baten ertzean, bi belar meta zeuden, eta traktoretxo gorri bat, jostailuzkoa ematen zuena; harantzago, artasoro batek ehun bat metro hartzen zituen luzeran, eta hurrengo muinoaren oineraino iristen zen. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    meta

    Ardiak metarekin (GureGipuzkoa.net)

    Irakurri:  Belar meta, Xabier Lekuona (Berria)  

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel