Updates from iraila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:54 am on 2009/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirimola 

    iz. (Ipar.) 1. Zurrunbilo bortitza. 2. Haize bortitza, ekaitza. 3. Ik. hurakan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zurrunbilo, erauntsi, haizerauntsi, haizaldi, haize-bolada, hurakan, zisku  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Sentimendu kontrajarrien zirimola batean preso nago.  [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:24 am on 2009/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahamen 

    iz. Ahoan aldi bakoitzean sartzen den janaripuska edo -kopurua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ahokada, ahotara, kopau, mokadu, otamen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eskatutakoa jaso bezain laster latako behiki xehatu xigortuari egin zion eraso, ahamen bakoitza atsegin handiz ahogozatuz, krak egiten zuten patata frijitu gozoak mihiaz hortzen kontra zanpatuz, kafe azukreztatuegi bati tarteka zurrupadak emanez. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:46 pm on 2009/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuhamuxka 

    iz. BOT. Zuhaixka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  zuhaixka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eskolatik irten artean, eskolako patioaren barrenean zegoen zuhamuxka batean gorde zuen kutxatxoa. [Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:40 pm on 2009/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    hizkirimiri 

    iz. Zurrumurrua.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) berriketa, esamesa, zeresan, solas, autu, elkarrizketa, ele-mele, autu-mautu, solasaldi (2) ditxo, sesto, txiste (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Itsasgiroko liburua, donostiar era jatorrean idatzia, euskara errezean, esaldi aberats, hizkirimiri ugariz, ironiarik ez zaio falta. Bere idazkera jolaskorrean eta bizkortasunean. badu estiloz Pío Barojaren taxura, bere umorea hain mina izan gabe.   [Agustin Anabitarteren idazlanak, Hitzaurrea, Juan San Martin (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986)] (Susa Literatura)

     
  • Maite 10:55 am on 2009/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    kari 

    iz. 1. Ondorio bat gertatzeko izan den arrazoia, zergatia, zioa. • (Ipar.) -EN KARIAZ. Dela eta, dela kausa (dagokion sintagma mugatua izanik). Ahaide hurbilekiko tratua ez da beti lagungarri izaten, hurbiltasunaren kariaz, kaltegarri baizik. || -EN KARIETARAT. -en kariaz. Gure elizaren ehun urte betetzearen karietarat egin nituela bertso horiek.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  kausa, motibo, arrazoi, zuzu, okasio, mugigarri, zergatiko, aria, zio, zergati  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Kari baino, estakuru duzu.  [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:26 am on 2009/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    auzapez 

    iz. (Ipar.) Udal-administrazioko burua eta udaletxeko lehendakaria. Ipar Euskal Herriko auzapezen bilera batean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  alkate, endore, mera  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Aproposa esaldia, letra beltz handitan gure auzapez guziei paparretik zintzilik paratzeko.  [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:42 am on 2009/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    xuko 

    adb. Ipar. Lehor; agorturik, ahiturik. Zerua garbi, bidea xuko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zimel, idor, lehor (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina, bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel