Updates from urria, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:00 am on 2009/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    azorria 

    iz. 1. Zigorra, zigortzeko tresna. Haien sinagogetan azorriz joko zaituztete. 2. Zigorkada. Esaten baduk hiru azorri emango dizkiat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zigor, zarta, zartailu, azote (2) zigorkada, zartada (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Haien sinagogetan azorriz joko zaituztete.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    azorria

    azorria (FlickrCC)

     
  • Maite 11:00 am on 2009/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    maratila 

    iz. 1. Zurezko edo metalezko pieza txikia, ate edo leiho baten markoan zein orrian lotu eta iltze baten inguruan biratuz ate edo leihoak ixteko eta irekitzeko balio duena. 2. (hed.) Aitzakia, arazo bat saihesteko bidea. Hori maratila hutsa da. 3. Bihurkina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) txaramel, kisket, zerraila, klixket, trabila (2) aitzakiak, estakuru, akiakula, desenkusa, aiko-maiko (3) bihurkin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beraz, dardarka baina, burdinazko maratila kendu, atea ireki eta aurrez aurre Holgerrekin egin zuen topo.  [Elezaharren bidetik, Martin Anso (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:03 am on 2009/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrapiztu 

    da/du ad. (Ipar.) Berpiztu; biztu. Arrapiztu zenean Jesukristo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ad. Zub. berpiztu, piztu, pizberritu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Berotasunak erraiak arrapiztu egin dizkidala sentitu dut.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:21 pm on 2009/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    limurtu 

    1. da ad. Irristatu, labaindu. 2. du ad. Norbaitek besteren nahia, mirespena edo maitasuna zerbait eginez beregana erakarri, seduzitu. Ele zuriz limurtu. 3. du ad. Norbaitek beste norbait zerbait egitera bultzatu. Ez dakit nork limurtu zuen dirua haiei uztera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) irristatu, labaindu (2) seduzitu, liluratu, erakarri, zuritu, engainatu, xarmatu, amainatu (3) gorte egin (4) zirikatu, konbentzitu, eragin, bultzatu, eraman, bereganatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez da Humboldt izan bere ispiluarekin Astarloa limurtu duena, Astarloa baizik bere kontuekin Humboldt guztiz liluratzea lortu ez duena, pixka bat engainatu duen arren. [Idi orgaren karranka, Victor Hugo/Koldo Izagirre (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:00 am on 2009/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirikorda 

    iz. 1. Elkarren artean tartekaturik lotzen den ile-multzoa. 2. Espartinak egiteko erabili ohi den lihozko bilbea. 3. Baratxuri, tipula, etab.ez mintzatuz, bata bestearen ondotik loturik osatzen duten multzoa, korda. Baratxuri-txirikorda. 4. Paper, lore nahiz abarrez egindako koroa edo kordoia, burua inguratu nahiz apaintzeko balio duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) ile-korda, iletxorta, txorta, ile-motots, iletxirikorda (2) liho-korda (3) girnalda (4) zarta, korda (5) tximurri, korapilo  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Damaren aurpegia oso zuria zen, ile-adats usu eta beltza zuen, burua inguratzen zion txirikorda hirukoitz batean bildua.  [Azken hitzordua, Sandor Marai / Xabier Olarra (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txirikorda2

    txirikorda (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:00 am on 2009/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    elai 

    iz. (B) Enara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  enara, ainara Ipar., txirringilo Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Telebistako mapa eta iragarkiekin edo irratiko eguraldi iragarpenekin apenas dagoen orain enarei begira egon beharrik, baina, ez irrati eta gutxiago telebistarik baserrira iritsi gabe bizi zirenean, elai buila handi horiek ziren abisu: Enarak lurretik urrian dabiltzanian, euria urrian.  [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elai

    elai (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:39 am on 2009/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    tipi-tapa 

    adond. Urrats aski labur eta lasterrez ibiltzearen onomatopeia. 

    Sinonimoak:  tapa-tapa, triki-traka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia); tapa-tapa, tiki-taka, taka-taka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Idazmakinan paper zuria zelaia iruditu eta tipi-tapa oinez, arineketan dabilenaren moduan, urruntzen beti.  [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Patxi 1:47 pm on 2009/10/05 Permalink

      Ez dakit ezinbestean “urrats aski laburra” den. Nik ez dut hala ulertzen: niretzat, “oinez”en baliokidea da, eta ‘pauso txikian’ esateko “ttipi-ttapa” esango nuke (Nafarroako eta Lapurdiko eskualde-aldizkari baten izena, bide batez esateko).

      Aukera aprobetxatuko dut beste ohartxo bat egiteko. Uste dut batzuetan hutsune bat gertatzen zaigula (batez ere gaztetxoei) ibiltzearen inguruko ideia bat adierazteko. Demagun: “Lasterketa zazpi kilometro ziren, baina indarrik gabe gelditu nintzen, eta ______ egin nuen azken kilometroa”. Jakina, batek “ibiltzen” esaten ez badu, gaitz-erdi (kalko gordina). Beste batek “oinez” esango du, eta ez du ez gezurrik ez nabarmenkeriarik esaten… baina edonork erantzun liezaioke ea lehenengo seiak autoan edo bizikletan egin zituen bada… Nik dakidala, esaldi horretan erabili beharreko hitza “pausoan” da.

    • Maite 7:08 pm on 2009/10/05 Permalink

      Kaixo, Patxi!

      Nik ere oinez hitzaren baliokidea zela uste nuen, baina kontsultatutako beste hiztegi batzuek hauxe diote:
      . Tipi-tapa: a paso corto y ligero, paso a paso, a pasitos Iluntzen ari zuela eta, tipi-tapa abiatu zen etxera: como estaba anocheciendo se encaminó a su casa a paso corto y ligero. (Elhuyar)
      . Tipi-tapa (onom.): onomatopeya de la marcha a paso corto y ligero. (3000 hiztegia)

      Harluxeten definizioa azaltzen ez denez, horiekin geratu nintzen. 😉

      Bestalde, oso interesgarria ipini duzun adibidea. Ikasleei erakutsiko diet; izan ere, maiz “ibiltzen” hori erabiltzen dute testuinguru horretan! Esker mila ekarpenengatik. 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel