Updates from urria, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:00 am on 2009/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaldiko-maldiko 

    iz. Jolasparke eta herriko festetan egon ohi den jolas-aparatua, plataforma biragarri baten gainean zaldi, automobil etab.en formako piezak dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) tiobibo (2) ihauterietako dantzari (Adorez Sinonimoen Hiztegia); bira-bira (UZEIren Sinonimoen Hiztegia) 

    Santioetarako zaldiko-maldiko batzuk jarrita eta martxan zeuden Betharramdarretako barraken gunean.  [Zaldiko-maldikoan bueltaka, uztarria.com)]

    zaldiko-maldiko

    zaldiko-maldiko (FlickrCC)

     

     
  • Maite 11:21 am on 2009/10/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    zabu 

    iz. 1. Balantza, orekarik eza. 2. (hed.) Zalantza. 3. Haga horizontal baten bi muturretatik zintzilikatzen den soka edo katea. Erdian oholtxo bat jarri ohi zaio eta pertsona bat bertan eseri eta kulunkan ibiltzeko izaten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) kulunka, leria, zanbulu, zibu, junpa, zarabanda, txinbo, aldaro (2) balantza (3) zalantza (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Kantari ari ziren txoriak Crescenteko zuhaitzetan; mutikoek bizikleten txirrina jotzen zuten eta pedalei eragiten zieten, gurpilen kirrinka hotsekin atari eguzkitsuetan txutxumutxuka ari ziren emakumeak ikaratzeko; espaloian, neskatoek, udako soinekorik hoberenak eta koloretako xingolak jantzita, anai-arreba gazteagoen kotxetxoak bultzatzen zituzten; jolasleku publikoko zabu biribilean, eskolaurreko umeek bultza egiten zieten beren buruei, zoriontsu eta zorabiaturik, “Bultza! ” eta “Bultza! “, edo “Ooo! [Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zabu

    zabu (FlickrCC)

     
  • Maite 7:30 am on 2009/10/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirrista 

    iz. Gainazal irristakorreko malda duen jolastresna. Burura igotzeko eskailerak ditu eta jaitsiera zuzentzeko alboak altxatuta daude. Gure ilobak txirristan pasatuko luke eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: irristaleku, tobogan, txirristaleku (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bat-batean bortizki hasi zen jaisten, txirrista batetik bezala, asturaren amildegi zirraragarriaren sakonguneetarantz.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txirrista

    txirrista (FlickrCC)

     

     
  • Maite 7:00 am on 2009/10/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zimiko 

    iz. 1. Eskuko hatz-muturren artean estuturik azalean egiten den min bizia, atximurra. 2. Intsektuen eztenkada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) imurtxi, atximur, imurtxikada, atximurdura, atximurkada, txatxamurkada, txatxamurka (2) ziztada, eztenkada, kosk, sastada (3) nahigabe, kezka, disgustu, atsekabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Lepoan lotzen zen soinekoa zeraman Monikek, eta Karlek atzetik zimiko bigunak egin zizkion titiburuetan.  [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2009/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    ileorde 

    iz. Norberaren ilearen ordez, buruan jartzen den ilemultzo artifiziala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  ilerantsi, kendu-ipiniko ile (Adorez Sinonimoen Hiztegia); bilorde Sort. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia);

    Ulertezina zitzaion Cesar Telleria 20. ezkaratz hartan, ispilu aurrean, pastadun betaurreko eta ileorde beltzaz jantzita ikustea, pistola eskuetan zuela.  [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ileorde

    ileorde (FlickrCC)

     

     
  • Maite 10:41 am on 2009/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ihizi 

    iz. (Ipar.) 1. Ehiza. 2. Basapiztia. Ihiziek xahutu dituzte gure ogiak. 3. (hed.) Pertsona maltzurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) ehizatze, ehiza (2) ehizaki, harrapakin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ihizi egun hura ongi baino hobeki joan zen; alta, goiztiria goibel agertu zen eta lanbroak herria estaltzen zuen, baina usotegien gunean zerua argiago zen eta hala iraunik zuen, egun osoan. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:18 am on 2009/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    deserri 

    iz. Erbestea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  atzerri, erbeste, desterru (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gaur ere, Parisko deserri honetan, Sena ertzean paseatzen naizelarik – ibaiko urak kontsolagarri dira exiliatuentzat, ibaiko ur horiek, zapaltzen dudan lurra ez bezala, ezin baitira izan euren mugikortasun lasaigarrian sekula deserri – ezagunen batek diosal egin eta burua ezkerrerantz jiratzen dudanetan, hozkirri sarkor bat sentitzen dut eskuin belarriaren paretik pasatzen, aizto bat bezala. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel