Updates from urria, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:50 am on 2009/10/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    belaraki 

    iz. Erraketa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: arrabila (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Steffi Graft-ek emakumezkoen artean, eta Ivan Lendl-ek gizonezkoen modalitatean paregabeko bikotea osatzen dute tenis-munduan. Biek, karbono-zuntzez indartutako erretxinaz egindako belaraki edo erraketa erabili ohi dute. [Konpositeak, etorkizuneko materialak. 1990/03/01 |Mondragon, Iñaki |Markaide, Nerea |Imaz, J.J.] (Zientzia.net)

    belaraki

    belaraki (FlickrCC)

     
  • Maite 1:08 pm on 2009/10/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    malmutz 

    izond. (batez ere B) Maltzurra, amarrutsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: maltzur, sokarrari, azeri, marrazo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:04 am on 2009/10/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    zinak eta minak 

    Iz. Ipar. Estutasuna, egoera larria. Zinak eta minak pairatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [estutasunak] ataka, egonezin, estualdi, estura, estutasun, ezinegon, kinka, larri, larrialdi, larridura, larrimin, larritasun, larriune, angustia Heg., arteka Ipar., behar-ordu Ipar., herstura Ipar., hinka Ipar., kexa Ipar., kexaldi Ipar., elorrio Bizk., istilu Gip., hertsidura Zub., trantze Heg. beh., estu g.e., herrestadura g.e., larri-ordu g.e., antsia Heg. g.e., arbin Bizk. g.e., erreki Gip. g.e., estres Ipar. zah., kexadura Ipar. zah., kexagune Ipar. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak! [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:18 am on 2009/10/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    biao 

    iz. (B) Bazkalondoko loaldia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: siesta, bazkalondoko, bazkalosteko, eguerdiondoko, eguerdiosteko, etzanaldi, pausa  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Afari-modua eginda, korrokada txiki batek ihes egin dio eta dudan egon da, aulkia atzeratuta biao txikia egin edo kaferen bat hartzea, gaua luzatuz gero ere. [Auzoak, Urtzi Urrutikoeetxea (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Pernan 8:15 am on 2009/10/21 Permalink

      Oraindik goizegi da biao bat egiteko, ezta? (goizeko 8,30ak dira!) 😉

    • Maite 7:52 am on 2009/10/22 Permalink

      Bai, oooosoooo goiz! 😉

  • Maite 12:00 pm on 2009/10/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    belutu 

    da ad. (B) Berandutu. Belutu egin zitzaidan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: atzeratu, berandutu, geroratu, luzatu, berandu Ipar., gibelatu Ipar., tardatu beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    – Beno, neurea ez da presazkoa, belutu egin zait eta badauzkat gaur derrigor egin beharreko beste erosketa bi. [Odolbildua, Josu Landa (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:00 am on 2009/10/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    txatxu 

    izond. Ganorabakoa; txoriburua, ergela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: txoriburu, ergel, ganorabako, buruarin, lelo, memelo, kaskarin, inozo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ez zituen jubilaziorako urte asko faltako agure txatxu hark, baina gustura egingo zion tiro bekoki erdian. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:01 pm on 2009/10/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    txolin 

    izond. 1. Hitzontzia. 2. Kaskarina, txoriburua (bereziki emakumezkoez mintzatuz erabiltzen da). 3. Zeharo mozkortu gabe edan duena eta ondorioz alai-alai dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    1 txolin (V-ger-ple-m-gip, G-goi-to), txalin (V-m). Ref.: A (txalin, txolin); Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. “Hablador, charlatán” A. “Se dice de persona sin sustancia, que habla mal de otros y demasiado” Iz ArOñ. “Habladora. Diruduna, politta eta zeuk nai dozun guztia, baña txoliña” Etxba Eib. “Persona charlatana y casquivana” Elexp Berg. Izildu zaitez, txoliñori, esan zetsan Kaxkurriok. SM Zirik 120.

    “Txoliñe, de voz fina y sonora, o sea, de sonido claro. He oído esta palabra dirigida a niñas de voz clara y algo chillona” Etxabu Ond 118.

    2. (V-m, G). Ref.: A; Gte Erd 287. Frívolo, vano; insustancial. “Ligero de cascos, pelele. Andrazko txoliña, mujer casquivana” A. Berrikeri txepelak, igande-arratsaldeetarako ipuiñak, zizka-mizka txoliñak. TAg GaGo 72. Gogaikarri zitzaion, ordea, ainbesteko itz-jario txoliña. TAg Uzt 41. Ezpai zitzaion atsegarri geiegizko itzjario txoliñik erabiltzea. Ib. 218.

    3. “(V-ger-ple-m), alegrillo a causa del vino, medio borracho” A.

    4. “Txakur txoliña, perro faldero” A.  Berekin darabilki / iru txakur txolin, / aiekin dantzatzen du / ederki txakolin. JanEd I 70.

    5. Sasi-okaran-elorri-lorak, / ipar usaitsu ariña, / arri bustiak, zelai berdea, / edur urtuen txoliña. ‘Chácharas de nieve’. Gand Elorri 62.

    Sinonimoak: (1) hitzontzi, berbaldun, berbontzi, berritsu, kalakari (2) kaskarin, burarin, txoriburu, ergel, babazto (3) alai (edariagatik), txerbel, txoromoro, panporo, zarbel, poz-pozik ipini, berdotz  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ellenek ez zion begirik gainetik kentzen Stanen atzean zegoen neskatxa txolin bati: lorez apaindutako lastozko kapela txiki bat zeukan, esne urtsuaren antzeko begi urdinen gainean ezarria.  [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana (Ibaizabal, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel