Updates from abendua, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 3:54 pm on 2009/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    orrits 

    iz. Asko eta ongi jaten den jaia. Simposium zeritzoten oturuntza eta orrits ospetsuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oturuntza, ospakizun, jaialdi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es comida, banquete
    fr repas, banquet
    en banquet, meal

    Hala berean, San Joan eguna zen moroen arteko festegunik handiena; eta guk bezelaxe, suak pizten zituzten kaletan, gainetik jauzika arima garbitzeko; eta beren orrits, kanta eta dantza zaharrez ospatzen zuten egun handia.

    [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:23 am on 2009/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    adiguri 

    iz. g.e Oparia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [oparia] bezuza, erregalu Heg. beh., esku-erakutsi, opari, estreina Ipar., eskuikusi g.e., hobari g.e., presente zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es regalo, obsequio
    fr cadeau, présent, offrande
    en present, gift

    Eskerrik asko, Iokin, egin diguzun adiguri eder orregatik, eta Euzkadik bear bezela ordainduko al dizu lan goragarri ori.
    [Zaitegi’ren idaztiei buruz, Andima (Euzko Gogoa, 1950)] (http://www.susa-literatura.com)

    adiguri

    adiguri (FlickrCC)

     
  • Maite 8:01 am on 2009/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    bakantza 

    iz. Ipar. (askotan pl.) Lanean edo ikasketetan egiten den aldi baterako geraldia, oporra. Bakantzak hartu eta Suitzara joateko asmoa dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [oporrak] opor pl., oporketa, oporraldi, bakazio Heg. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    es vacación
    fr les vacances
    en vacation, holiday

    GABONETAN ALEGRANTZA

    Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

    ABG-1^

    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza,
    Urte Berriz esperantza.
    Ikuskizun ederra da
    aza artean buzkantza.

    Aza artean buzkantza,
    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza,
    Urte Berriz esperantza.

    Aingeruen alabantza,
    koba santuan maitantza,
    zeru-lurren aliantza.
    Usadio polita da
    belen jartzeko usantza.

    Belen jartzeko usantza,
    aingeruen alabantza,
    koba santuan maitantza,
    zeru-lurren aliantza.

    Zeru-lurren aliantza,
    koba santuan maitantza,
    aingeruen alabantza,
    belen jartzeko usantza,
    aza artean buzkantza.

    Aza artean buzkantza,
    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza.
    Urte Berriz esperantza.

    [Gabonetan alegrantza 1, Bitoriano Gandiaga
    (Paulo Agirrebaltzategiren edizio kritikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua
    ]

     
  • Maite 7:32 am on 2009/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    uzki 

    iz. 1. Digestio-hodiaren amaierako irekigunea. Digeritu gabeko janaria bertatik kanporatzen da. 2. (Ipar.) Ipurdia. • uzkiguruin. ZOOL. Hainbat animaliaren uzki ondoko guruin edo guruin-multzoa, zenbait substantzia jariatzen dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [ipurdia] Ipar. ipurdi, popa beh. [ipurtzuloa] ipurtzulo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es ano, orificio anal; culo, trasero
    fr
    anus; cul, derrière
    en
    anus; bottom, backside

    Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:01 am on 2009/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    txermen 

    txermen from Maite Goñi on Vimeo.

    iz. 1. BOT. Udareondoaren fruitua, behealdean txortenaren aldean baino lodiagoa den pomo gozo eta jangarria dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:48 am on 2009/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    jare 

    izond. Askea, lokabea. Jare egin ninduen Jainkoak eta jare iraun nahi dut. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aske, lokabe, solte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es libre
    fr libre
    en free

    Bai, esadak, eta hoa jare. [Hamlet, William Shakespeare / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:34 am on 2009/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    xedera 

    iz. (Ipar.) Segada, lakioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: segada, lakio, sare, arte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es trampa, lazo
    fr lacet, collet de chasse
    en lasso, snare, trap

    Xedera hilgarrian kateztatu lehoiaren maneran nenbilen. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel