Updates from martxoa, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:41 am on 2010/03/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    leherrenak egin 

    ad.  Erabat leher egin edo nekatu. Eta alferrik egiten genituen leherrenak asperturik eta gogaiturik utzi gintuzten azkenean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: senperrenak egin, direnak egin, akitu, jota geratu, neka-neka egin, lehertu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es esforzarse mucho, hacer grandes esfuerzos; desriñonar(se)
    fr faire des efforts, s’efforcer
    en to try hard

    Garbi gelditu zen azkenean, leherrenak eginagatik ere, ez nintzela eragiketa haiek egiteko gauza. [Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:02 am on 2010/03/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    edoski 

    du ad. 1. Ugaztunetan, umeak amaren ugatzetik esnea zurgatu; ura, esnea edo beste likidoren bat zurgatu. Inork ba al daki nongo errapetik edoski zenuen? Haurrak titia edoskitzen dio amari. 2. (hed.) Zurgatu. Zuhaitzak bere erroez lurraren gozoa eta gizentasuna edoskitzen du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) titia hartu (2) hurrupatu, tiratu, xurgatu, zurrupatu (3) miazkatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es mamar, succionar; sorber, absorber, chupar
    fr téter
    en to suckle, to nurse

    Baina nire abokatuak latinez ez baleki ere, ailorbe-gustua al zuen amaren bularretik edoski zuen euskarak? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    edoski (FlickrCC, Union of One - Brandon)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel