Updates from martxoa, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:29 am on 2010/03/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    maula 

    iz. ZUZ. Legearen edo ordenamendu juridikotik eratortzen diren eskubideei zaputz egitea; iruzurra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iruzur, tranpa, marro, trankart, iruzurkeria, atzipe, atzipamendu, amarru, engainu, marrokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estafa
    fr escroquerie, tromperie, piège
    en deceit, deception; swindle; trick

    Protagonistak hiriaren neurrikoak: bankariak, gaizkileak, ahoberoak; ustezko kosmopolitak, aberatsak eta eskaleak, eta aberatsak izan nahi duten langileak; cowboy izandakoak eta maula-egileak. [Hiri handia xaloa zenekoa, JON BENITO, 2006-02-21. Berria, kultura saila] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 am on 2010/03/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    pospolin 

    1. izond. (lgart.) Pertsona polita eta xarmanta. 2. iz. Eskuz birarazten den ziba txikia. 3. Ik. galeper. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) polit, lirain, pertxenta, txairo, zalu, txanbelin (3) galeper (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) esbelto, -a, airoso, -a (2) elegante; fino, -a (3) perinola, peonza pequeña; codorniz
    fr (1) svelte, jolie (2) petite toupie (3) caille
    en (1) slender, svelte, elegant (2) small (spinning) top (3) quail

    Politasun eta kuttuntasun sinboloa hartzen du hor, galeperraren irudira, haur pospolin horrek. [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:33 pm on 2010/03/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    mitxoleta 

    iz. BOT. Papaberazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, 50 cm-raino hazten dena. Hostoak ebakiak dira eta loreek kolore gorri biziko petalo handiak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. Arrunta da, bereziki eskualde mediterranearreko bide-ertz eta labore-sorotan (Papaver rhoeas). Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

     
  • Maite 9:46 am on 2010/03/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    txotxongilo 

    iz. 1. Antzerki-lanak antzezteko erabiltzen den eta eskuz edo hari bidez maneiatzen den panpina-antzekoa. 2. Horiek erabiliz egiten den antzerki-ikuskizuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) marioneta (2) marioneta-ikuskizuna, antzerki-ikuskizuna (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marioneta, títere, dominguillo; marionetas (antzerkian)
    fr pantin, guignol, marionnette
    en puppet, marionette

    Nerbioen lau harietatik zintzilik zegoen, txotxongilo baten gisan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

     
  • Maite 7:47 am on 2010/03/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    aitoren seme, aitoren alaba 

    iz. Leinuz gizarteegoera jasoa zuen eta bere lanetik bizi ez zen pertsona. Ez nuen uste esaten zuela aitoren semek gezurrik. Eta hik aurki adieraziko dun jaiotzez aitoren alaba jatorra haizen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    aitoren seme iz.
    [aitonen semea]
    aitonen seme, aristokrata, zaldun Heg., handizuren g.e., noble g.e.

    aitoren alaba iz.
    [aitonen alaba]
    aitonen alaba, aristokrata, anderauren g.e., handizuren g.e., noble g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia)

    es (1) noble (2) dama, mujer noble
    fr (1) homme noble (2) femme noble
    en (1) nobleman (2)  noblewoman

    Jantz ezazu beroki arrunt bat.. – orain herritar xehea zara, txiroa, porrot egin duen aitoren seme bat, baina ez duzu zertan lotsaturik! [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:07 am on 2010/03/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    laztan 

    1. iz. Maitasunaren adierazgarri den besarkada, musu edo fereka. Laztan estu bat eman zion. 2. iz. eta izond. Maitea, kutuna. Nire bihotzeko laztana. Adiskide laztana. 3. izond. (L) Pertsona garbi eta apaindua. • LAZTAN EMAN. Laztandu. Aitari laztan emanik, irten zen.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    laztan iz.
    [besarkada]
    besarka, besarkada, besarkaldi Ipar., orakada Bizk.
    [musua]
    muin, musu, musuka, pot Ipar., apa Bizk., ma haur., pa haur., apaka zah.
    laztan izond.
    [maitea]
    kutun, maite, kuttun adkor., kario Zub. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan: (Elhuyar Hiztegia)

    es caricia, arrumaco, carantoña, mimo; abrazo, beso; amado, -a, querido, -a; aseado, -a
    fr caresse, câlinerie; embrassade; cher, chéri
    en caress, stroke, gentle touch; hug, embrace; dear, loved, beloved

    Laztan bakar bat emango banizu, ezingo zintuzket utzi, infernuraino segituko nizuke. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    laztan (FlickrCC, papillon)

     
  • Maite 9:47 am on 2010/03/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    kera 

    (1) iz. Mota, itxura, tankera. (2) iz. Geldialdia, etenaldia. Kera bat egin. • kera-dei. MIL. Koartel edo kanpamentu bateko tropa ordu jakin batean isil dadin egiten den deia. Gerra-garaian edo setio-egoeran, jendea ordu jakin batean etxera joan dadin ematen den abisu edo deia (ordu horretan alerta-neurri bereziak hartzen dira eta elektrizitatea moztu egiten da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mota, itxura, tankera, antz (2) geldialdi, etenaldi (3) mota, klase (4) asto (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es apariencia, aspecto, traza; clase, especie; semejanza, parecido / detención, alto /
    fr apparence / halte
    en appearance / halt

    “Egun atsegina izan ezazu”, nahiz eta honelako esaldietara ohiturik zegoen egon, zenbaitetan, pentsatzen jartzean, arrotz egiten zitzaizkion Josebari, kortesiazko usadio ihartuen kera hartzen zien, ilunabarretan batez ere. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel