Updates from iraila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:18 am on 2010/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    lander 

    1. LEANDRO 2. izond. (B eta L) Pobrea, behartsua. Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra. 2. iz. (L) Oihal arrunta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. jas.
    [behartsua]
    arlote, behar, behartsu, ezeduki, pobre, premiadun, txiro, deusgabe Ipar., erromes Ipar., eskas Ipar., behardun Sort., gabe jas., onbehar jas., beharti g.e., kauke Ipar. g.e., noharroin zah., miserable Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) LEANDRO (2) pobre, indigente, necesitado, -a
    fr nécessiteux, -euse ; pauvre
    en needy; poor
    ja 貧しい (mazushii), 貧乏[な] (binbō-[na]); 雑巾 (zōkin)

    Lander, beti gogoan.

     
  • Maite 9:07 am on 2010/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ipotx 

    iz. Gizonezko edo emakumezko oso txikia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz./izond.
    [nanoa]
    epo, nano, kurlo Ipar., ñaño adkor. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) enano, -a (2) enano, -a, canijo, -a, persona de baja estatura
    fr nain, -e
    en dwarf
    ja 小人 (kobito)

    Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:55 am on 2010/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    zimitz 

    iz. ZOOL. Heteropteroen ordenako intsektuen izen arrunta. Aurreko hegoek aurrealde larrukara eta atzealde minzkara dute eta atzeko pare mintzairea estaltzen dute. Aho-aparatua ziztatzeko eta zurgatzeko egokituta dago. Urtarrak edo lehortarrak dira eta batzuk gaixotasunen sortzaile edo transmisore dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ohe-zimintz, tximintxa, txintxe, imitx, tximuka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chinche
    fr punaise
    en bug
    ja 虫 (mushi)

    Kurten ekintzei buruz ezin konta ahal aieru eginez eta lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:00 am on 2010/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    gizajo 

    izond. (lgart.) Gizagaixoa. Agure gizajoa dardarka zihoan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Gip.
    [(gizonezkoei dagokie) gaixoa]
    gaixo, gizagaixo, koitadu Bizk. beh. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es infeliz, desgraciado, pobre hombre
    fr pauvre homme, infortuné, malheureux
    en unhappy; unfortunate, poor
    ja 不幸[な] (fukō[-na]), かわいそう[な] (kawaisō[-na])

    Ispilu baten aurrean banengo baino argiago ikusten ari nintzen nintzena: gizajo bat, horixe, zimitzek hartutako manta zahar latz batean bilduta. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:44 am on 2010/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    koilara 

    iz. 1. Mutur zabal, ahur eta obatuaz eta honi eusten dion kirten batez eratutako tresna, bereziki likidoak nahiz bestelako elikagaiak ahoratzeko erabiltzen dena. 2. KIR. Zenbait arraun-motaren palak duen zati okertua. 3. ERAIK. Hondeamakinen, kargatzeko makinen, etab.en beso higikorraren muturrean izaten den kaxa metaliko eta giltzatua. 4. TEKNOL. Zalia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    jaスプーン (supūn) (ingelesezko hitza erabiltzen dute)

     
  • Maite 10:27 am on 2010/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    maskor 

    iz. 1. ZOOL. Hainbat animaliaren kanpoestalki gogorra. Ohiz karekizkoa izaten da, baina kasu batzuetan eta zati batean behintzat, kitinazkoa, adarkizkoa edo silizezkoa izan daiteke. 2. TEKNOL. Eskuarki bi atal (bata finkoa eta bestea higikorra) izaten dituen metalezko molde iraunkorra. Barrunbearen forma piezarenari dagokio xehetasun guztietan. Galdaketan serie handiak doitasun handiz egiteko egokia da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kuskua]
    oskol, kusku Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es concha
    fr coquille, coquillage
    en shell

    Olatuen marmarra, kaioen txilioak, maskor batez belarriraturik behinolako tuneletatik jalkitzen ziren garrasiak laxo-laxo ari ziren airean. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    maskor (FlickrCC, visualpanic)

     
  • Maite 12:44 pm on 2010/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirimiri 

    iz. Tanta txikiz osatutako eta geldo erortzen den euri zarratua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [euri-lanbroa]
    euri-lanbro, euri-langar, euri-zirin, lanbro, langar, eurixka Ipar., lantxurda Sort., landur Bizk., zarama Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sirimiri; llovizna, calabobos
    fr bruine, pluie fine
    en drizzle
    ja 小雨 (kosame), 霧雨 (kirisame)

    Ez nuen ez hotzik ez minik sentitzen, eta aurpegia bustitzen zidan zirimiri sarkorra, elur eta euri artekoa, ulermenaren bidez hautematen nuen, ez azalaren bidez. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel