“Orain hamaiketako ona egin ezazue neure kontura”, izan ziren haren azken hitzak. [Gerezi Denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Neguaren hotzak harturik, edozein tristezi edo desilusio handiagoa agertzen da. Berdin, eguberrikari ikusleiho eta karrikak apaindura eta argi dirdiratsuenekin janzten direlarik, egunero nekezia material jasanezinen mina mingarriago bilakatzen, gohaindu edo oldartu arte. [Miserere eta kartsutasuna, Maixan Mercapide (Le JPB > L’opinion > Azken hitza)]
Gau sargori hura – egiten zuen beroagatik, baloiaz eginiko ariketa zela-eta edan genituen garagardoekin – izerdi-patsetan eman genuen; hori da orain gehien gogoratzen dudan gauza. [Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Eta oporraldian ere ahalorde orokor bat utzi zion, legez onartutako botererik zabalenekin, bai eta edozein departamentu edo establezimendu publikotan – Banco Nacional Ultramarinon bereziki – ordezkaritza izateko, diruak ordaindu eta hartzeko, zitazio nahiz beharrezko bestelako jakinarazpenak jaso eta (badaezpada ere, inork ez baitaki zer gertatuko den bihar) […] [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. Urtsuak ez diren jakiak hartu eta ahora eramateko erabiltzen den mahaiko tresna horzduna, sarde txiki baten itxura duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
izond. 1. Sakari edo presioari errazamore ematen diona. Ohe bigunean. Mami biguneko gazta. 2. Kemenik, adorerik ez duena; behar adinagogor egiten ez duena. Irakasle biguna. 3. Laztasunik ez duena, leuna. Begirada bigun batez anaiarentzat. 4. adb. Biguntasunez. Hark bigun eta nik zakarki.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
1. Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea.[Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur) 2.Ezagutzen zuten guztiek ere halaxe zioten, Hansek ez zuela sekula bere buruaz beste egiteko asmorik aitortu, ez zela bigun horietakoa. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur) 3. Françoisek bere longaina zabaldu zuen emakumearen sorbaldetan eta lasaitu ere bai, hitz gozo, hitz bigun, hitz xaramelez, “estudioa oso gertu daukat”.[Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur) 4.Luze geratuko nintzen eguzkiaren epelean korronteari bigun eramaten utziz, baina ordu laurden baterako eskatu nion batela mutikoari, eta itzuli beharra genuen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 200o)] (Ereduzko Prosa Gaur, moldatua)
Reply