Updates from iraila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:54 am on 2010/09/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    isun 

    iz. Lege edo aginduren baten hausleari ezartzen zaion diru-zigorra. • odol-isun. HIST. Hilketa edota odolezko beste edozein delitugatiko isuna. Erasotzailea zen ordainketaren erantzulea, baina berau ezezaguna zenean herriko biztanle guztiei zegokien isuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [diruzko zigorra]
    amanda Ipar., berbal Ipar., prozedura Ipar., multa Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es multa
    fr amende
    en fine

    Hain zuzen ere, atea jo zuen etxe haietako batean bizi zen alkatea; haserre, leihora irten zen, kamiseta hutsean, ea nor zebilen ikustera, udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki-hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    isun (FlickrCC, comcinco)

     
  • Maite 7:33 am on 2010/09/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    otto 

    iz. osaba.

    Sinonimoak: iz. Ipar. beh.
    [osaba]
    osaba (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tío
    fr oncle
    en uncle

    -Ixabel, erran agur otto Joanesi! [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:52 am on 2010/09/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    ematu 

    da/du ad. Baretu, bigundu, leundu. Haserrea ematu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) beratu, bigundu, guritu, leundu, malgutu (2) baretu, lasaitu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es calmar(se), apaciguar(se), aplacar(se), suavizar(se)
    fr (s’)adoucir, (se) calmer, (s’)apaiser
    en to calm (down), to quieten (down)

    Adierazpen horrek jendearen arrangurak ematu zituen. [Ipuin hautatuak, Jorge Luis Borges / Juan Garzia (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:37 pm on 2010/09/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    menia 

    Gerra edo gatazka batean tiro edo borrokarik ez egitea erabakitzen den denbora-bitartea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, su-eten)

    Sinonimoak: iz.
    [su-etena]
    armistizio, su-eten, tregoa (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tregua, alto el fuego
    fr trêve, cessez-le-feu
    en cease-fire

    Herriaktibazioa:

    “Berme nagusia dugun herriaktibazioa ematen ez bada, negoziaketa eremuen itzalean gelditzen bada, Prozesu horrek ez du aurrera egingo. Era berean Prozesu Demokratikoa ezin daiteke Estatuaren parte hartzerik gabe burura eraman. Bere parte hartzea gutxienean Euskal Herriarengan gauzatzen duen injerentzia bertan behera uztea izan beharko du. ETAren menia edo sueten batek ez du Prozesu Demokratikoa izango dela ondorioz ekartzen. [ETAk eraso ekintzen etena iragarri du (Berria, ale berezia PDFn), 2010-09-05]

     
  • Maite 11:21 am on 2010/09/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    agiraka egin 

    Huts bat aurpegiratu, errieta egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

     
  • Maite 8:57 am on 2010/09/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    jo eta ke 

    Gogoz eta lehiaz arituz. Han ari da jo eta ke lanean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [jo eta su]
    jo eta su, su eta gar, su eta ke (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ¡dale que te pego!, afanosamente, ardorosamente, sin descanso
    fr sans arrêt, à toute force
    en busily, actively

    Ulertuko ote dute nehoiz haien alde ari zaretela jo eta ke, haien hobe beharrez. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:25 am on 2010/09/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    firurikan 

    Adlag. Birak eginez. Bere habailarekin harri bat firurikan igorririk. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [birak eginez]
    zirurikan Ipar., zirurika Ipar., firurika Ipar. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es girando, rotando, rodando
    fr en tournoyant
    en whirling

    Petrola lanpa batetik dantzan ari da argi hori flako bat, ke beltz baten xingola firurikan eskapatzen dela. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel