Updates from maiatza, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:29 am on 2011/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    terrenta 

    iz. Monotonia, gauza beraren errepika nekagarria. Inazio Beltxaren etxola zen egun guztietako terrentatik ihesleku bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (Harluxet eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)
    [gauza beraren errepika negargarria] terrenteria Ipar., monotonia, ohitura, erabatekotasun
    [nagi] gibelandi, prakaman, egonarritsu, patxadatsu, epetsu, geldo, nagi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es monotonía, rutina
    fr monotonie
    en monotony

    Inazio Beltxaren etxola zen egun guztietako terrentatik ihesleku bat. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:29 am on 2011/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    kuxkuxero 

    izond. Kuxkuxean aritzen dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: nontzebarri Bizk. beh., kontakatilu Gip. beh., begiluze, kurioso, jakingura, elatari, barrandari, mihiluze, ikusbera, ikusmira (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es husmeador, -a; fisgón, -ona
    fr curieux, -euse ; fouinard, -e
    en nosy, snooper

    Baina, bitartean, ahal bezain lasai gosaltzen ari ziren tabernako etxekoandre jatorrari esker, honek kuxkuxero eta sudurluze guztiengandik urrun zegoen jangela lasai batean atera baitzien gosaria. [Bost ahizpa, Aitor Arana (Euskaltzaindia-BBK, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:11 am on 2011/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    lisatu 

    1. Arropaz mintzatuz, lisaburdinaz zimurrak kendu. 2. Ileari dagokionez, tresna egoki baten bidez kizkurrak kendu. 3. MED. Larruazalari dagokionez, ebakuntza kirurgiko bidez zimurrak desagertarazi, liftinga egin.

     
  • Maite 10:53 am on 2011/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    noizbait 

    adb. Aldiren, uneren batean (ezezkoak ez diren esaldietan erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:adond.
    [noiz edo noiz]
    behin edo behin, noiz edo noiz, noizean behin, noiz edo behin, aldizka (Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (ezezkoak ez diren testuinguruetan) alguna vez, en algún momento
    fr quelquefois
    en sometime, someday

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:25 am on 2011/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    bestondo 

    iz. (Ipar. eta GN) Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [biharamuna]
    biharamun Bizk., oste, osteko, ondo, mozkorrondo, aje (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es resaca, malestar [efecto de la embriaguez]
    fr gueule de bois
    en hangover

    Inoiz bada eta, bestondo latzeko goiz-beiletan ageri da ahanzturaren funtsa: esku ezezagun eta errukior batzuek arimari ematen dioten atxikigailua, hobenaren eta eromenaren erroiztegiari ihes egin ahal izan diezaion. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:40 am on 2011/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    tuku 

    iz. Susmoa, beldurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) susmo, goganbehar, errezelu, aieru (2) jelosia, jeloskortasun, zelo  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sospecha; recelo, desconfianza
    fr soupçon, crainte, défaut léger
    en mistrust, suspicion

    Zuk iotzen ninduzun burni-zigor goriz, ots, tukuz, goganbearrez, bildurrez, gorrotoz eta asarrez. [“Zeli”. Or Aitork 54] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Emakume tukutsuari ez galdetu tukuak pizten dizkion emakumeaz. [Ol Eccli 37, 11] (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • Maite 8:24 am on 2011/05/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    akuri 

    iz. ZOOL. Kabidoen familiako ugaztun karraskaria, buru eta gorputz handikoa, oin motzekoa eta isatsik gabea. Jatorriz amerikarra da eta laboratorioko saiakuntzetan oso erabilia da (Cavia procellus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [untxia]
    untxi, kui Bizk.
    [kuia]
    kui (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (Zool.) cobaya, conejillo de Indias
    fr cobaye
    en guinea pig

    Tira, horrek ez dio inporta, kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin, edo akuri bat, bere aitaren langile baten haztegitik, eta benetako zeremonia bat antolatzen zuen Selma elikatzeko. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala  (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Herritarrei “Hogei gramoko aholkua” eskaini baino lehen, don Justinianok akuri bat behar zuen, eta Soroetako Permin izan zen akuri hori. [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    akuri (FlickrCC, creativesam)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel