Updates from June, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 5:34 pm on 2011/06/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    burujope 

    iz. (Ipar.) 1. Harrokeria. 2. Aginpidea, eskua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [harrokeria]
    Ipar. arrandia, handikeria, handiuste, hantukeria, hantuste, harrokeria, harroketa, harropuzkeria, harrotasun, oilarkeria, soberbia Heg., espantu Ipar., furfuria Ipar., superbiotasun Ipar., urguilu Ipar., laineza Gip., burgoikeria jas., haizekeria jas., handipuzkeria jas., handurreria g.e., ilarrainkeria g.e., faza Ipar. g.e., haidorkeria Ipar. g.e., hanpuruskeria Ipar. g.e., harrogoa Ipar. g.e., morga Ipar. g.e., astintasun g.e., banaloria zah., baneria zah., banitate zah., buruiritzi zah., burupe Ipar. zah., handigoa Ipar. zah., hankortasun Ipar. zah., superbia Ipar. zah., urguileria Ipar. zah.
    [aginpidea]
    aginpide, aginte, ahalmen, esku, indar, botere Ipar., autoritate g.e., agintza Bizk. g.e., eskualdi Gip. g.e., aginde zah., eskualde zah., burupe Ipar. zah., eskudantzia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) presunción, petulancia (2) poder, mando
    fr (1) fanfaronnade, vanité (2) pouvoir, puissance, autorité
    en (1) arrogance, vanity (2) power, authority; mandate

    Itzulpenean ikusten aritu garen Bückeburg-eko “exilio” garaiko Historiaren filosofia bat baita ere izkribua (“Auch eine Philosophie der Geschichte”, 1774) 395 panfleto bat da nahi bada -berak hala iritzi dio geroago-, agresiboa garaikide ilustratu gogobete putzekin, burujope osokoak munduan inon eta inoizko arorik bertutetsu, jakintsu eta zoriontsueneko haurrak suertatuak zirela berak. [Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi (Elkar, 2007)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:52 am on 2011/06/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    buru-belarri 

    adond. Eginahalak eginez, ahaleginean; adi-adi, arreta handiz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ahaleginean]
    ahaleginaz, ahaleginean, ahaleginez, ahaleginka, eginahala, eginahalean
    [adi]
    adi, argi, erne, kontuz, zurt, ernerik Ipar., kasu Ipar., ernai Gip., erneki Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es con afán, con ahínco, con empeño; muy atentamente
    fr totalement, complètement, entièrement
    en tirelessly; determinedly, with determination; trying one’s best to; taking pains to

    Hain zegoen bere lanean buru-belarri sarturik, ezen ez baitzien ez zeruari ez lurrari begiratzen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:53 am on 2011/06/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    hausbero 

    iz. Sua egin ondoren itzali gabe gelditzen den errautsa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [errautsa]
    hauskaldar Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es rescoldo, brasa
    fr braise
    en ember

    Zonbien bezperako suaren tankerakoa zen bere baitako esperantza: hausbero hutsa, atzera nekez suspertuko zena. [Baina bihotzak dio, Xabier Montoia (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hausbero (FlickrCC, Henrique Vicente)

     
  • Maite 10:44 pm on 2011/06/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lauzkatzaile 

    iz. (Ipar.) Lauzkatzen, laguntzen duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [laguntzailea]
    lagungarri, laguntzaile, laguntari g.e., aiutari Ipar. g.e., aiutatzaile Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es promotor, -a; propulsor, -a

    Ez gaitezen gaizkiaren lauzkatzaile izan. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 1:46 pm on 2011/06/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    erratz 

    iz. 1. Zenbait landareren adarrak edo horien antzeko zuntz sintetikoak makila baten muturrean lotuz egiten den tresna, lurra garbitzeko erabiltzen dena. Erratzez garbitu. 2. BOT. Liliazeoen familiako zuhaixka txikia, 1 m-raino hazten dena. Guztiz berdea da eta lantza-formako kladodioak ditu. Loreak txikiak dira eta kladodioetan hazten dira. Fruitua baia gorria da. Izen bereko tresnak egiteko erabili da (Ruscus aculeatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:00 am on 2011/06/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    erran 

    (1) du ad. Esan. (2) iz. Esana. • erran-merran. Esamesa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    erran ad. Sort. [esan] ekin, esan
    erran iz. Sort. [esana] esan errakuntza, esaera, esan, esakune Bizk., erasia g.e., esakuntza g.e., esangi zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) decir; contar, relatar (2) dar el nombre de, decir, llamar (3) [otoitza, errosarioa] decir, rezar; [meza] celebrar/decir misa // (1) dicho; sentencia, frase; refrán, proverbio; enseñanza; habladuría

    fr (1) dire, raconter (2) dire, appeler // (1) dicton, sentence, refrain, proverbe, phrase

    en (1) to say; to tell (2) to call // (1) saying; maxim; proverb

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 1:28 pm on 2011/06/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    pindar 

    iz. (Ipar.) Txinparta.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [txinparta]
    txinparta, zirta Sort. g.e., inar Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) chispa (3) chispa, gracia
    fr étincelle
    en spark

    Haren ahots neutro, grinarik gabea barnea kiskaltzen zion pindar bortitza mozorrotzeko baizik ez zen. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pindar (FlickrCC, Guesus)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel