erratz

iz. 1. Zenbait landareren adarrak edo horien antzeko zuntz sintetikoak makila baten muturrean lotuz egiten den tresna, lurra garbitzeko erabiltzen dena. Erratzez garbitu. 2. BOT. Liliazeoen familiako zuhaixka txikia, 1 m-raino hazten dena. Guztiz berdea da eta lantza-formako kladodioak ditu. Loreak txikiak dira eta kladodioetan hazten dira. Fruitua baia gorria da. Izen bereko tresnak egiteko erabili da (Ruscus aculeatus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)