Updates from uztaila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:23 am on 2011/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanarte 

    iz. Lanaldien artean hartzen den atsedenaldia; lanik egiten ez den denbora-tartea. Lanaldiak eta lanarteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txolartea]
    txolarte Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) vacación (2) descanso, ocio, solaz, esparcimiento
    fr (1) vacances (2) repos, pause
    en (1) holiday; vacation (Am); rest; break

    Deus ez da laketago, jakitate apur bat eta lanarte duenarentzat, nola baita ikustea Eskuara zaharra eta Erdara gaztea elkarri parrean emanik, bat ala bertzea den ote hobeago. [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide (Egan, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lanaldiak eta lanarteak uztartzen jakitea gauza handia da.

     
    • TOM 9:24 am on 2011/07/15 Permalink

      Egunero jarraitzeko aukerarik es dut zure hitz sortak, baino gaurkoa benetan egokia iruditu zait.
      Denok gaude Lanarten zain

    • Maite 10:29 am on 2011/08/01 Permalink

      Lanez gainezka gabiltzan boladetan bereziki estimatua den hitza, ezta, Tom? Mila esker iruzkina uzteagatik! 🙂

  • Maite 9:24 am on 2011/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    burubero 

    iz. Fanatikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: fanatiko, grinatsu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fanático, -a, exaltado, -a; alocado, -a
    fr exalté, -ée ; tête brûlée, fanatique
    en fanatical; over-excited; enthusiastic; passionate

    Hindu burubero batzuek begitan hartu zuten Gandhi, batez ere hinduen eta musulmanen artean aldarrikatzen zuen anaitasunagatik. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Eneko Bidegain 10:28 am on 2011/07/14 Permalink

      Guk “burubero” erabiltzen dugu aipatu duzun zentzu horietan, baina baita ere gehiegi pentsatu gabe sutan jarri eta bere buruaren kontrola galtzen duena izendatzeko. Gertakari baten aurrean burua hotz atxikitzen ez dakiena, berehala berotzen dena.
      Adibidez: Gizon txiki bat bortitz eta oihuka sartu da ostatuan: “Nor da Pepe?”, galdetu du, mehatxuz beteta.
      Kanpoan ohartu da norbaitek bere autoari kolpe txiki bat eman diola. Inguruan erran diote Pepek eman diola kolpea. Sutan jarri da, Pepe horri burua arraildu beharrez. “Ikusiko dik delako Pepe horrek!”.
      Bi metroko gizon puska batek erantzun dio:
      – Ni nauk Pepe, zer nahi duk?
      Eta gure gizon txikia umil-umil:
      – Zure autoari kolpe txiki bat eman diot eta deklarazioa egin behar dugu…
      Gizon txikia buruberoa zen, Pepe ikusi arte…

    • Maite 8:26 am on 2011/07/15 Permalink

      Kaixo, Eneko! Niri ere ‘burubero’ esatean, zuk aipatzen duzun beste adiera hori etortzen zait burura: berehala sutan jartzen dena… Badauka hiztegietan azaltzen den fanatiko horrekin lotura, baina ez da gauza bera, ezta? 🙂

  • Maite 7:34 am on 2011/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    gelbera 

    iz. eta izond. Ahula; pertsonei buruz, geldoa, inozoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ahula]
    g.e. ahul, aloxo, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, erkin Ipar., herbal Ipar., malet Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., mengel Bizk., gelge Gip., debil Heg. beh., magalo g.e., entoil Ipar. g.e., enul Ipar. g.e., erpil Ipar. g.e., flako Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., makar Bizk. g.e.
    [(pertsonei buruz) geldoa, inozoa]
    geldo, ilaun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) débil, endeble (2) sosaina, soso, -a; insulso, -a; insustancial, pasmarote
    fr (1) faible (2) niais(e)
    en (1) weak, feeble (2) dull, colourless person

    Ortegarentzat ere kakoa mendebala kristautu izatean datza, hots, aszetismo kristaua germano ertarotarren oldarrari nagusitu zitzaionez gero hedatu den moral gelbera, ahul, melengan. [Euskal Herria krisian, Joxe Azurmendi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Leireren senarra gizon gelbera zen, geldo samarra, eta ez zuen ia arrastorik uzten inorengan.

     
  • Maite 11:56 am on 2011/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    herresta 

    Herresta, errestatu aditzari loturik datorren hitz bat da. “Errestatu”-ren sinonimoa “lerratu” izan daiteke. Norbait herrestan joatea, arrastaka joatea da.

    Baina pertsona bat herresta izatea, ezertarako fundamenturik ez duena da, miserablea. Guztiz hitz mespretxagarria da.

    • Zer gizon herresta! Egun osoa ostatutik atera gabe eta haurrak goseak uzten!

    2. (L, BN, S ap. A; Dv, H). Arrastrado, pobre, miserable. “1. se dit de quelque chose que l’on traîne. 2. personne sans force, débile” H. “Rastrero, vil” A. “5.º personne traitée sans nulle considération; 6.º canaille” Lh.  Gehiago ez aizela / emana zintzurrera, / ez hain guti nagitasun / laxo eta herrestera. EZ Eliç 112. Zapata herrestekin yauntzi bethikoa. Hb Esk 180. Bainan oinetako-herresta batzuekin, joan zitzaioten bera gizon hekiei, zer nahi zuten. Jnn SBi 142. Sukaldean nihor ez da, / sartzen da xakhur herresta. Zby RIEV 1909, 104. Pobre herresta apalenekin. HU Aurp 149. Zoazkit bixtatik, perreka, herresta, herbaila, krebauta! Barb Sup 66. Bizipide herresta batzuetan higatzen da ardunerik frantsesa. JE Ber 71. v. tbn. Lf Murtuts 49, Larz Iru 116.  Egia duka herresta bat bilhakatua dela? Larz Iru 144 (110 erresta).

    Eneko Bidegain (idazle eta irakasle)

     
  • Maite 7:30 am on 2011/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    adausi 

    iz. Zaunka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [zaunka]
    zaunka, ihausi Ipar., aunka Naf., txanpa Zub., hauma Ipar. g.e., erausi Sort. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ladrido
    fr aboiement
    en bark

    Amaitzeko, itzul gaitezen Aymeric Picauden testura, eta ikusiko dugu erromesak ez zuela euskaldunei ez euskarari buruz oso iritzi ona, inondik ere!:

    Zinez itsusi janzten dira eta itsusi jan eta edaten dute. Nafar etxeko guzti-guztiek, hala jopuak nola ugazabak, hala neskameak nola ugazabandreak, jateko guztia lapiko bakarrean nahasita jan ohi dute, koilararekin barik bakoitzak bere eskueekin, eta edan edalontzi bakarretik edaten dute. Jaten ikusiko bazenitu, jaten ari diren txakur edo txerritzat hartuko zenituzke.

    Berbetan entzungo bazenitu, adausika ari diren txakurrekin oroituko zinateke, hizkuntza erabat basatia baitute… (G. Bilbaoren itz., 75. or.). [Codex Calixtinus eta euskara: Aymeric Picaud-en hitz zerrenda (FiloBlogia, Ricardo Gómez)]

     
    • Luistxo 12:34 pm on 2011/07/12 Permalink

      Polita hitza, eta Codex Calixtinusaren haritik ekarri izana oportunoa. Baina Gidor Bilbaoren itzulpenetik hartu duzu eta, proposatzera nator: originaletik bat beharbada, Picauden hiztegitxotik ez baten bat? Belaterra (bereter) adibidez…

    • Maite 7:34 am on 2011/07/13 Permalink

      FiloBlogian Ricardoren artikulua irakurri nuen, eta ezin izan nion pasarte hori – eta adausi hitza- hona ekartzeko tentazioari eutsi…
      Ba, ederki, Luistxo! Saiatuko naiz originaletik hartutako bakarren bat ipintzen. Mila esker ekarpenagatik. Dena den, badakizu, nahi izanez gero, zeuk ere idatz dezakezula sarrera eta nik argitaratu. 🙂

  • Maite 11:45 am on 2011/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    garabi 

    iz. 1. Zamak altxatzeko, birarazteko eta garraiatzeko erabiltzen den makina finko nahiz higikorra, eskuarki, armazoi metalikoa, besoa eta bertatik zintzilikatuta kable– eta poleasistema eta kargei eusteko pieza gakoduna dituena.

     
  • Maite 11:23 am on 2011/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    nehor 

    izord. (Ipar.) Inor. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izord. Ipar.
    [inor]
    inor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nadie, ninguna persona (ezezkoetan eta konparaziozkoetan; ondoan ere har dezake); alguien, alguna persona (galde- eta baldintza-perpausetan; ondoan ere har dezake); alguien (baiezko testuinguruetan)
    fr personne (ezezko eta konparaziozkoetan); quelqu’un, -e (galde- eta baldintza-perpausetan); les autres (baiezko testuinguruetan)
    en anybody; nobody, no one (ezezko testuinguruetan); somebody, someone; anybody, anyone (galde- eta baldintza-perpausetan); the rest (of the people), other people (baiezko testuinguruetan)

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel