Updates from azaroa, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:32 am on 2011/11/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    musugorri 

    izond. Aurpegi gorrikoa. Neska musugorria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    musu-gorri edo musugorri izond. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [jaistea] jauspen Ipar., jautsapen Ipar., jaitsaldi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cara sonrosada
    fr aux joues rouges
    en rosy-faced, rosy-cheeked

    Luze gabe baserritar musugorri gazte bat agertu zitzaigun haiek bere familiaren lurrak zirela eta ez genuela han kanpatzeko eskubiderik esatera. [Azukre xehea gatz larria, Mikel Hernandez Abaitua (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    musugorri (FlickrCC, theqspeaks)

     
    • Luistxo 9:18 pm on 2011/12/05 Permalink

      Gure aitak esaten zuen gure ama zenarengandik, eta bere senide guztiengatik, Mallabiako Gerea auzoko neskengatik oro har, talo aurpegia zeukatela: biribila eta euskalduna. 🙂

    • Maite 10:03 pm on 2011/12/05 Permalink

      Talo aurpegia? Eta aitak taloak gustuko zituen, antza denez… Oso polita! 🙂

  • Maite 7:57 am on 2011/11/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezker 

    1. iz. So egilearen bihotza dagoen aldea. Bere ezkerrean eseriko direnak. 2. iz. Legebiltzarretan, lehendakariaren ezkerretara esertzen diren biltzarkideen multzoa, alderdi ez-kontserbadoreetako kideez osatua; politikan, alde aurrerakoia, alderdi politiko ez-kontserbadoreen multzoa eta korrontea. Ezkerrak aurkeztutako legegai bat. 3. izond. Gorputzadar batez egiten diren zereginetan, ezkerrekoez trebeago moldatzen dena. Eskuina da ala ezkerra? • EZKERREKO BEGIKOA IZAN. Higuindu. || EZKERREKO BEGIZ. Higuinez, gorrotoz. || EZKERESKUIN. Ezkerretara eta eskuinetara; alde guztietara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [ezkerraz baliatzen dena]
    ezkerti, txobo Bizk., ezkerdo g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) iz. izquierda, lado izquierdo (2) iz. mano izquierda, izquierda (3) iz. izquierda (Pol.) (4) izond. zurdo, -a (5) izond. izquierdo, -a
    fr (1) iz. côté gauche (2) iz. main gauche (3) iz. gauche (Pol.) (4) izond. gaucher, -ère
    en (1) iz. (the) left; left-hand (2) iz. left hand (eskua) (3) iz. the left (Pol.) (4) izond. left-handed (pertsona)

    Nire ezkerrean ama eseriko da (Elhuyar Hiztegia)

    Pilota ezkerraz jo du (Elhuyar Hiztegia)

    Ezkerrak aurkeztutako proposamen bat (Elhuyar Hiztegia)

    Eskuina da ala ezkerra? (Elhuyar Hiztegia)

    Oin ezkerra. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 11:30 am on 2011/11/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    eskuin 

    1. iz. So egilearen bihotzaz bestaldeko aldea. 2. iz. Legebiltzarretan, lehendakariaren eskuinean esertzen diren biltzarkideen multzoa, alderdi kontserbadoreetako kideez osatua; politikan, alde ez-aurrerakoia, alderdi politiko kontserbadoreen multzoa eta korrontea. 3. iz. eta izond. Gorputzadar batez egiten diren zereginetan, eskuinekoez trebeago moldatzen dena. Eskuina da ala ezkerra? • eskuin-pase. TAUROM. Eskuineko eskuaz burututako muleta-pasea. • ESKUIN ETA EZKER. Eskuinetara eta ezkerretara; alde guztietara.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    eskuin adond.
    [eskuma]
    eskuma
    eskuin iz.
    [eskuineko eskua]
    eskuma Bizk.
    eskuin iz./izond.
    [eskuinaldea]
    eskoa Bizk., eskuma Bizk.
    eskuin izond.
    [eskuinaz baliatzen dena]
    eskuinti Ipar., eskumati Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) iz. derecha, lado derecho (2) iz. mano derecha, derecha (3) iz. derecha (Pol.) (4) izond. diestro, -a, que utiliza mejor la mano/pierna derecha (5) izond. (batez ere Ipar.) derecho, -a
    fr (1) iz. côté droit (2) iz. main droite (3) iz. droite politique (Pol.) (4) izond. droitier, -ère
    en (1) iz. (the) right; right-hand (2) iz. right hand (eskua) (3) iz. the right (Pol.) (4) izond. right-handed (pertsona)

    Pentsakor, eskuin eskuaz kokotsa igurtzi zuen. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Azken hauteskundeetan eskuinak irabaziko zuela esan zuten. (Elhuyar Hiztegia)

     
  • Maite 9:47 am on 2011/11/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    boz 

    (Ipar.) Botoa, hauteskundeetan edo zerbait erabaki behar den batzar batean ematen den iritzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 2:05 pm on 2011/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    zu 

    izord. 1. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena (zu jatorriz plurala zen eta errespetuzko forma gisa singular bilakatu zen eta, horregatik, pluraltasunaren aztarna nabariak ikus daitezke gaur egun bere aditzean. Euskaldun batzuek zu soilik erabiltzen dute singularreko bigarren pertsonaren izenordain moduan, beste batzuek biak, hi eta zu, bakoitza une edo egoera jakin batzuetan erabiliz). 2. (batez ere B) (zah.) Zuek. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tú; usted
    fr toi, tu, vous
    en you

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:53 am on 2011/11/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    single 

    izond. Sendotasun gutxikoa; hauskorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [makal] ahul, maiskar, mengel, enul

    single (V-ple-m-gip, L; Lar, Hb ap. Lh, H), zengle, zingle (G), singre (L; Lar, Hb ap. Lh, H), xingli (G-to), sengle (V-m), singla (V-gip). Ref.: A (sengle, single, xingli, zingle); Lh; Iz ArOñ (singla). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es frágil, de poca consistencia
    fr fragile
    en fragile

    Hasieran iruditu zait inork ez duela dantza egin behar. Edo zerbait botako didatela aurpegira. Niri begira dago jendea, nor naizen galdetuko diote bere buruari. Senide bitxia, ardi beltza, senargaiaren ala andregaiaren aldekoa? Baina ondo ari naiz, eztarriko korapiloa askatuta, tonua ondo hartuta, nire ahots singlea uholde bihurtuta. [Sua falta zaigu, Katixa Agirre (Elkar, 2007) Orr.: 92] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:55 am on 2011/11/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kopetilun 

    izond. Kopeta ilun duena, aurpegian tristura edo haserrea adierazten duena.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [bekozkoduna]
    atsekabetu, bekozkodun, beltzuri, goibel, hits, ilun, triste, betilun jas., itun jas., gotilun neol., atsege g.e., atsekabedun g.e., mudurri g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es triste, de semblante triste; ceñudo, -a, cejijunto, -a
    fr sombre, triste, mélancolique; renfrogné(e)
    en sad, mournful, sombre, melancholy; frowning

    -Hona etorri zinelarik, kopetilun eta maxkaldurik ikusi zintudan, baina herriminagatik eta malenkoniagatik izango zela pentsatu nuen. [Mila gau eta bat gehiago, Anonimoa / Patxi Zubizarreta] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kopetilun (FlickrCC, alles-schlumpf)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel