Updates from May, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:40 am on 2012/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    momorro 

    iz. Hainbat ornogaberi (intsektu, zizare, etab.i) ematen zaien izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, zomorro)

    Bergarako euskara:

    1. momorro, momorrúa. (b). izena. MAMARRO, -U. Zomorroa. Insecto, bicho, gusano, oruga. Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitte jako. Oso generikoa da. Ik. éltxar, koko

    2. momorro, momorrua. izena. (Eibar) MAMARRO (EIB.). “El coco.   Umiak bildurtzeko erabiltzen dan pertsonajia. Ixildu zaitez, mamarrua dator bestela.” (SB Eibetno). Sin. mozorro.

    Sinonimoak: iz.
    [intsektu txikia]
    koko, kotxo, mamu, mamutxa, marmalo Ipar., marmutxa Ipar., mamorro Gip., barbalot Zub., arbiska zah., marbalo Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia, zomorro)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bicho, bicharraco (2) fantasma, coco
    fr insecte
    en insect, bug

    “Ortuko gauziai gero ta momorro geixao eitten jako”  [Elexp Berg.] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    momorro (FlickrCC, Dudu.Maroja)

     
  • Maite 11:25 am on 2012/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    etsigaitz 

    izond. Etsitzen ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    saiatu, nekaezin, ekin (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es tenaz, que no desespera, que no se resigna; inconformista
    fr tenace
    en tenacious

    Une honetan dena bere aurka dagoela dirudien arren, ez du  etsiko. Etsigaitza da.

     
  • Maite 9:59 am on 2012/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    kakerre 

    izond. (lgart.) Ipurterrea (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa).
    izond. Jenio zakarreko (Intza proiektua).

    Sinonimoak: izond.
    [ipurterrea]
    erretxin, kakapirri, pirri Bizk., ipurterre beh., triperre beh., prakerre g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cascarrabias
    fr grincheux, -euse ; ronchonneur, -euse
    en grumpy, cantankerous

    Kakerrea edo jende egosia baino, nahiago izaten dugu jende lasaia eta atsegina. (Labayru ikastegia)

     
  • Maite 10:03 am on 2012/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    bekozko 

    iz. Bekokiaren zimurdura, haserrea edo harrera txarra adierazten duena (batez ere bekozko ilun esaldian erabiltzen da). Begi zorrotzez eta bekozko ilunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [haserrea]
    amorru, beltzuri, ernegaldi, errabia, haserre, haserretasun, irakidura, irakin, furia Ipar., haserredura Ipar., samur Ipar., samurdura Ipar., samurgo Ipar., amorrazio Heg., haserrekuntza Bizk., ernegazio beh., betilun g.e., errabiatasun g.e., hisigo g.e., muturtasun g.e., sumin g.e., errabiamendu zah., hira zah., kolera zah., hisia Ipar. g.e., kexeri Ipar. g.e., sepa Ipar. g.e., sumindura Ipar. g.e., haserrego Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ceño
    fr froncement de sourcils
    en frown

    Begirada sumindua du, bekozkoa ilun. [Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Astelehenean bekozko ilunez zain neukan sailburua erredakzioan. [Zureak egin du, Iñaki Friera (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Entzun eta ulertu nahi ez duenaren keinu itsusi horietako bat, halako bekozko adeitsua. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    bekozko (FlickrCC, FranUlloa)

     
    • Asier Sarasua 11:31 am on 2012/05/28 Permalink

      Kontxo! Eta ni pentsatzen “betozko” zela forma arautua. Baina ez, aldaera da, eta “bokozko” estandarra. Gure inguruan, bai, “betozko” da arruntena. http://bit.ly/KW1rqf

  • Maite 12:18 pm on 2012/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    galeper 

    iz. ZOOL. Fasianidoen familiako hegazti galiformea, eperraren gorpuzkerakoa, baina txikiagoa eta lumajea arrea duena. Graniboroa da batez ere, eta sastraka eta soroetan egiten du habia. Europa, Asia eta Afrikan hedatuta dago (Coturnix coturnix).

     
  • Maite 12:04 pm on 2012/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    loratu 

    1. da ad. Loreak eman, loretan jarri. Harkaitzeko elorria loratu denean. 2. da ad. (hed.) Gora egin, joritu. Platonengan loratu zen bete-betean Greziako filosofia. Aspalditik loratu izan dira gure herrialdean latin-ikasketak. 3. du ad. Kiroletan, bereziki pilota-jokoan, pilota parabola bat eginez jaurti (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [loreak eman]
    lilitu Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) Bot. florecer, florear (2) Hed. florecer, prosperar, progresar (3) Kir. bombear
    fr (1) loreak eman fleurir (2) gora egin faire des progrès, prospérer
    en (1) loreak eman to flower, to blossom (2) gora egin to flourish, to thrive; to flower

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 8:00 am on 2012/05/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    akeita 

    iz. g.g.er. ‘kafea’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. zah.
    [kafea]
    kafe-etxe, kafetegi, kafe Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    akeita, aketta (BN-arb ap. A). (Neol.).

    Café. “Esa palabra –dice J. Urkijo (La literatura poética vasca 10)– la inventó una vieja de aquende el Pirineo, para pedir café a una amiga suya, sin que se enterasen sus vecinas. El Dr. Broussain comunicó dicho vocablo al Sr. Azkue y por omisión del primero o distracción del segundo, no apareció la debida aclaración en el Diccionario Vasco-Español-Francés” DRA. (jarraitu irakurtzen)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es café
    fr café
    en coffee

    Badirudi Euskal Herrian ez zuela fama onik eta nahikoa ezkutuan hartu behar izaten zela; hala kontatzen da aspaldiko dama haietaz, behintzat, zeinek deabruaren asmazio beltz hura ez izendatzeko “akeita” deitzen zioten, edozein edabe zikin balitz bezala. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola "Txiliku" (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    akeita (FlickrCC, 96dpi)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel