Updates from abendua, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:15 am on 2012/12/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kiputu 

    ad. Gorputzeko atalen bat sorgortu hotzaren eraginagatik. Forma jasoa: kipautu.

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    kipautu, kipau (V-och ap. A), kipitu (V-arrig ap. A), kiputu (V-arr-oroz ap. A).

    1. “Entumecerse” A. Negua […] atzamarretan egoten da, eurak alkarren artean asarratu daitezan, txikortu edo kipautu edo mangututen. Ezale 1897, 338b.

    2. “Kipau (V-ple-och), desjarretar, mancar los pies al cerdo” A.

    Sinonimoak: iz.
    [kiputu] sorgortu, gogortu, sortu, sor izan, hozmindu  (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es entumecer(se) un miembro del cuerpo por el frío.
    fr s’engourdir, (s’)endormir
    en to go numb
    port entorpecer-se, adormecer.

    Halakoa zen hotza etxe hartan zutena, ezen besoak kipututa baitzituen.

     
  • Maite 10:17 am on 2012/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    bularretako 

    iz. Emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten janzkia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:45 am on 2012/12/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    mantendu 

    ad. mantendu, manten, mantentzen 1 da/du ad. Elikatu. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Badakik zenbat kostatzen zaidan hi mantentzea? Ogiz mantendua. Guztiok mantentzen gaituen lurretik aldenduak bizi gara kaletarrak. Gure arimak mantentzeko janaria. Mantendu eta jantzi. Jainkoaren amorez ematen ziotenarekin mantentzen zen. 2 da/du ad. Zerbaitek bere izateari edo egoerari eutsi; irauten utzi edo iraunarazi. Bertutean mantendu zen: bertuteari eutsi zion, bertutea atxiki zuen. Irakurlearen arreta beti erne mantentzeko. Gure edizioan azentu horiek mantendu egin ditugu.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad.

    [elikatu]elikatu, janaritu, bazkatu, hazi, jana eman
    [iraun] iraun, iraunarazi, atxiki, eutsi. Ant. etsi.
    [sostengatu]sostengatu, segitu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ad. (1) da/du ad. mantener(se), alimentar(se), sostener(se), sustentar(se) (2) da/du ad. mantener(se), conservar(se) (3) da/du ad. (Mus.) sostener
    fr (1) da/du ad. (se) nourrir, (s’)entretenir, (s’)alimenter (2) da/du ad. (se) maintenir, (se) tenir
    en (1) du ad. [janariz hornitu] to support, to sustain, to maintain, to feed (2) da ad. [elikatu] to support/maintain/keep oneself; to live on (3) da/du ad. [iraun, iraunarazi] to remain; to keep, to maintain

    Zerk mantendu zituen bi emakumeak beren jarrera kontrajarrietan irmo? [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)]

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 2:41 pm on 2012/12/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    losintxa 

    iz. (batez ere G) Norbaiti, haren gogoa edo onginahia irabazteko, esaten zaizkion hitz labainak edo egiten zaizkion xera edo keinuak, askotan engainuzkoak; lausengua; koipekeria. Losintxa(k) egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Gip.
    [balakua]
     amainu, balaku, eztikeria, zurikeria, zuriketa, koipekeria adkor., lausengu Ipar. jas., leunkeria Ipar. jas.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es halago, lisonja, alabanza
    fr flatterie
    en flattery
    port bajulação, lisonja

     
  • Maite 9:45 am on 2012/12/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    bizipoz 

    iz. Gertakari onuragarri batek, gustuko zerbait lortzeak edo bere sentimendu eta afektuak aseko dizkion zerbaitek norbaitengan sortarazten duen sentimendua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, poz)

    Sinonimoak: iz.
    [poza]
     alaitasun, atsegin, poz, alegeratasun Ipar., boz Ipar., bozkalentzia Ipar., bozkario Ipar., loria Ipar., pozkari Bizk., poztasun Bizk., arraidura L-BN, arraitasun L-BN, boztario Zub., alegrantzia beh., alegria zah., kontentamendu Ipar. zah., kontentu Heg. zah., arraizia L-BN zah.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es aliciente, ilusión, alegría de vivir
    fr joie de vivre
    en joie de vivre, (great) happiness, joy, delight
    port estímulo, aliciente, ilusão

    Euskaldun moduan pozik  egoteko arrazoi asko dago gaur egun. Nagusiena euskaldun gisa bizi ahal izatea bera, eta horretarako aukerak asko dira: era modernoan, kalitate handiz eta bizipozetik.  Euskalduna, bizipozetik eta minetik, Xabier Letona (Argia, 2348. alea, 2012-12-09 )

     
  • Maite 8:29 am on 2012/12/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    txilio 

    iz. Oihua. Txilio egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [oihua]
     deiadar, garrasi, kurrixka, lekaio, oihu, heiagora jas., aiui g.e. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es grito, chillido
    fr cri
    en shout, scream, yell; screech, shriek
    port grito, berro

    Amodioa ohikoan baino modu bortitzagoan egin dute, eta bizilagunari txakurkume batenak iruditu zaizkion txilioak bota ditu neskak.  [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:47 am on 2012/12/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    hatsarre 

    iz. (batez ere Z) Hasiera, hastapena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [hasiera]
     abiada, abiatze, hasiera, hastapen, abiamen Ipar., haste Ipar., abiadura Ipar./Naf., hasmenta Naf., abio Zub., hasibide g.e., hatsapen zah., hatse Ipar. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es principio, comienzo, origen
    fr début, commencement, origine
    en beginning, origin
    port começo, princípio, início

    Hatsarre horiek, hortaz, gaur egun dugun hauteskunde bidezko demokrazia baino askoz haratago luzatzen dira, eta aldaketa sakonak eskatzen dituzte gai publikoen adierazpenean, ezarpenean, zaintzan, ebaluazioan eta kudeaketan. Gure gobernariek horietan sakontzearen alde egingo balute, modu nabarmenean, horrek argi eta garbi adieraziko luke gure demokrazia goi-mailakoa dela. [Zure hitzak axola du, Andres Krakenberger eta Josu Oskoz (Berria.info, 2012-12-11)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel