Updates from abendua, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:00 am on 2012/12/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    bejon 

    (atzetik dei- (dai-) + pertsona-marka + -(e)la daramala). Norbaiti, zerbait onuragarri gerta dakiolako desira edo onespena adierazteko esapidea (bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiola, bejondeiela, bejondeigula). Bejondeizuela, jaiak ongi antolatzen iaioak zarete! Bejondeiola, jakintzaren alde gure artean egingo duen lan baliotsuagatik.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak: iz.
    bejon, abeajon, abiajon, abeon, beajon (Aq 194), beajun, beion, bejaun, bejuan, biajon, bion. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es enhorabuena, felicidades; qué suerte, que aproveche
    fr félicitations; bon appétit!
    en congratulations; how lucky!, enjoy your food!
    port parabéns; que sorte, bom apetite!

    Mila esker eta… bejondeizuela!

     
  • Maite 11:53 am on 2012/12/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    galtzoin 

    iz. (pl.) Gizonezkoen barne-jantzia, galtzen azpitik erabiltzen diren galtza-modukoak, gehienetan galtza motzen antzekoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘galtzontzilo’)

     
    • leire narbaiza 12:35 pm on 2012/12/23 Permalink

      Lastima berba hau topatu ez izan post hau idatzi nuenean: Galtzontziloetako bandera http://sustatu.com/1322695492.
      Barkatuko didazu autobonboa, baina gure bloga elikatzeko orduan, arroparen gaineko hiztegi falta sumatzen dut, nik behintzat. Bila ibiltzen naiz, baina termino batzuk ez dira hain errazak topatzeko!
      Mila esker txoko honengatik!

    • Maite 9:47 am on 2012/12/27 Permalink

      Leire, hurrengo iganderako ‘faja’ hitzan pentsatzen ari nintzen. Hiztegian begiratu eta ‘faxa’ da. Ai, ama! Eibarren zein hitz erabiltzen duzue horretarako? Bide batez, mila esker iruzkinagatik. Ados nago zurekin: nik ere arroparen gaineko hiztegi falta somatzen dut… 🙂 🙂

    • leire narbaiza 10:00 am on 2012/12/27 Permalink

      “Faxa” dakar hiztegian, bai! Zein zatarra! Etxean beti “faja” entzun dut, baina Elena Lakak nire blogkideak “paxa” erabili zuen post batean.
      Tira, hitz hori sartzen duzunerako ere badugu autobonborako aukera 😉
      “Azpikogona” badaukazu jarrita? Horrengainekoa ere idazteko gogoa dut.
      Bai, “cuello cisne”, “escote piko”, … esateko hiztegia behar gorria dugu, bai!

    • Maite 10:25 am on 2012/12/27 Permalink

      Zalantzan nengoen ‘azpiko gona/gonazpiko’ edo ‘faxa’. Faxa oso kuriosoa iruditu zait (fax hitzaren antzekotasunagatik diot). Eta gonazpiko ere interesgarria iruditu zait, batez ere, beti azpiko gona entzunda nuelako. Igande honetan bata eta hurrengoan bestea 🙂

  • Maite 9:01 am on 2012/12/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    txurrunplin 

    iz. trago.

    Sinonimoak:
    [txurrunplin] iz. trago
    [txurrunplin eginda] tanttikatua, teteletua, pinpirrendua (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:
    txurrunplin (G-azp, AN-gip), txurrupin (G-azp). Ref.: Gte Erd 224.

    (Con egin). (Estar) ebrio. “Txurrupin eginda (G-azp), txurrunplin eginda dago (emakumeentzat) [= ‘está algo ebrio’] (G-azp, AN-gip)” Gte Erd 224 (junto a tanttikatua, teteletua, pinpirrendua, etc., de otras zonas).

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es trago; consumición
    fr verre, pot
    en drink, nip
    port bebida (echar un trago: fam pegar uma bebida)

     
  • Maite 9:29 am on 2012/12/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    akabaila 

    iz. (zah.) Bukaera, amaia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Aldaerak:
    akabaila (B, BN; Lar (-alla), Dv (-alla AN, akhabail BN), H (s.v. akhabatzea)), akabilla. Ref.: A e Izeta BHizt2 (akaballa). (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [bukaera]
     azken, azkentze, bukaera, bururapen, hondartze, urrentze, akabu Bizk., amai Bizk., amaiera Bizk., hondar Ipar./Naf., akabera beh., azkenki g.e. pl., fin zah., erremate Heg. beh., akabantza Ipar. g.e., kabu Heg. zah., guen Bizk. zah., araurren Gip. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fin, terminación
    fr fin, terme ; terminaison, conclusion
    en end, ending, finish; [kontratua, lana, haurdunaldia] termination; the latter part; closing
    port fim, terminação

    Hogeita lau ordu ere ez dira falta komediak akabaila izan dezan. [Lasto sua, Aingeru Epaltza (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:29 am on 2012/12/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ittuba 

    iz. Aziendak gordetzen diren toki itxia eta estalia, bereziki baserri barnean egoten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ukuilu’ begiratuta)

    Sinonimoak: iz.
    [abeltegia] ukuilu, abeletxe, ganadutegi, itegi, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., ixtegi g.e., estrabi zah., establia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es establo, cuadra
    fr etable, écurie
    en stable, stall
    port estábulo

    Gaur gogora ekarriko dugu Pedro Bernardo Villarreal de Berriz mondragoetarrak idatzitakoa korten inguruan. Gure artean guztiz hedatuta dago korta deitzea baserrietxean ganaduak gordetzeko lekuari. Baina gure aurrekoek etxeko leku horri ittuba deitu izan diote eta oraindik ere hala entzun izan diot nik bati baino gehiagori. Badirudi kortak lekua jan diola ittubari.  [Kortak eta ittubak | seles y cuadras, Ana Isabel Ugalde  (Arrasate Zientzia Elkartea)]

    ittuba (FlickrCC, Rufino Lasaosa)

     
  • Luistxo 8:06 am on 2012/12/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    perika 

    Karta-jokoan, Eibarren, beste edozein kartaren lekua har dezakeen karta.

    Sinonimoak:

    Komodin (Heg.), Joker (Ip.). (Elhuyar Hiztegia)

    Hala ere, euskarazko testigantza eta aipu zahar bat badago, Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen du.

    Perika. Caballo de bastos (en los naipes), usado como comodín.  Jénde kaskarina, buruxólak, inkonstánteak, terzianáriak, perikónak ta perikak, palo guziétara iteunténak. LE in BOEanm 572 (tal vez aquí sea forma fem. de periko).

    Laburdurek adierazten dute hegoaldeko goi-nafarrera dela, eta Bonaparte ondareko eskuizkribuetan agertutako Joakin Lizarraga Elkanokoarena (1748-1835) dela esaldia. Hala ere, OEHren oharrari ñabardura egingo diogu, ez baitzaigu iruditzen ‘periko’ delakoaren femeninotzat hartu behar denik hitza esaldi horretan. Izan ere, Lizarraga Elkanokoak emandako definizioa, perika kartaren deskribapen zehatza da: palo guztietara egiten dutenak, horiek dira perikak.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es comodín [de la baraja]
    fr joker, passe-partout
    en wild card, joker
    port curinga

    Eta kartak aipatu ditudanez, hiztegira jo dut gaztelerazko comodín hitza nola erran behar den jakiteko: komodina Hegoaldean eta jokerra Iparraldean.  [Patri maitea, Hasier Etxeberria @hasier (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Komodina eta jokerra bezala, perika (artikuluarekin, Eibarren, perikia), erdararen mailegu zuzena da, eta agian horregatik ez da hiztegietan agertzen. (Luistxo Fernández, @luistxo)

    perika (FlickrCC, @X10tweet)

     
  • Maite 7:54 am on 2012/12/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    txunpletin 

    iz. kol.  Edozein ordutan egiten den otordu arina.

    Sinonimoak: iz.
    [mokadua] ahamen, mokadu, otamen, kopau; [goizekoa] hamaiketako (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es piscolabis, refacción ligera
    fr bouchée, collation
    en snack (colloq)
    port boquinha, lanche

    Aiko Juaniko Olabarriko
    zer daukak aparitako?
    Orio aza gozo gozoa
    arto beroaz yateko: rrai ta rai lara la ra la ra la lai

    Kaspel andian intxaur saltsea,
    pitxar morkoan txunpletin,
    eragin eta beti eragin,
    zarrok badaukek zeregin: rrai ta rai lara la ra la ra la lai”

     Aiko, Juaniko (1), Herrikoia (euskomedia.org)

     
    • Belen Aberasturi 9:13 am on 2012/12/18 Permalink

      Aurreko batean entzun nuen nola egin zuten “seisia” (segizio hitzaren aldaera). Honek ere uzten du mokadutxo bat jaten baina momentu jakinetan, hau da, hileta baten ondoren. “Seisia” deitzen omen zitzaion Gipuzkoan, eta Orotariko Euskal Hiztegian azaltzen da: ” merienda muy frugal, vino y pan”

    • Maite 8:01 am on 2012/12/19 Permalink

      Oso hitz interesgarria. Mila esker, Belen! 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel