Updates from iraila, 2014 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:40 am on 2014/09/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    agor 

    1. izond. Urik ez duena (iturri, ibai, lur, etab.i buruz). 2. izond. Fruiturik ematen ez duena, antzua (zuhaitz, emakume, etab.i buruz). 3. iz. Agortea. 4. iz. Agorlihoa. 5. Ik. irail. • AGORRA EGIN. Putzu bat, erreka-zati bat, urik gabe utzi. || AGORREAN LANEAN ARITU. Ezer jan gabe lanean aritu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    agor (gral.; SP, Urt II 286, Lar, Añ, Gèze, Dv, H). Ref.: A; Etxba Eib. Etim. Relacionado ya por J. Saroïhandy RIEV 1913, 477s., con gasc. agor, arag. agüerro ‘otoño’. Se trata de términos pirenaicos, cuya significación, según Rohlfs 55 (v. tbn. agorril ‘agosto’ y ‘septiembre’, infra) ha debido de ser fijada tarde: “Autrefois elles [ces formes] ont dû désigner simplement l’époque de l’année où la sécheresse commence à se faire sentir, cf. en Ariège ourrado ‘mois d’août“. De origen no latino.

    Sinonimoak eta antonimoak: izond. eta iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    [idor] : idor, lehor, siku, ihar / heze, umel 
    [lehorte] : lehorte, agorte, idorte / eurite
    [antzu] : antzu, mando, fruitugabe / emankor
    [irail] : ik. irail*

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. [iturria, ibaia] seco, -a, sin agua (2) izond. [zuhaitza, emakumea] estéril, que no da fruto (3) izond. (hed.) parco, -a, escaso, -a (4) iz. sequía (5) iz. variedad de lino, lino inferior (6) iz. septiembre ➥ irail
    fr (1) izond. [iturria, ibaia] sec, sèche, aride (2) izond. [zuhaitza, emakumea] stérile (3) izond. (hed.) faible, sommaire, modéré, -ée, sobre ; rare (4) 4 iz. sécheresse
    en (1) izond. [iturria, ibaia] dried, dry (2) izond. [hitzetan] (hed.) of few words (3) izond. [pertsona, landarea] infertile; sterile
    port (1) izond. [iturria, ibaia] seco, -a (2) izond. [zuhaitza, emakumea] estéril; (3) izond. (hed.) parco, -a (4) iz. seca, estiagem

    Entzun:

    Bazen gure umetako etxepean gizon bat «abuztua» aditzen zigun bakoitzean «agorra» zuzentzen ziguna: «Abuztua… Erdaraz bezala? Agorra da, a-go-rra!».  Halaxe esaten baitzuen: «agorra», eta ez garbizaleagatik zaharmindu irizten genion egutegiren batean irakurritako agorril leunagoa. Eta hain ebakitzen zuen dardarkaria azkeneko –rra hura, dardarka uzten gintuela: gogor, gotor, mortu. [Agorra, Idurre Eskisabel (Berria.eus, 2014-09-02 )]

    agor (PixaBayCC, gonzalorojasx)

     
  • Maite 10:21 am on 2014/09/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    urgunka 

    adb. Herren eginez.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘herrenka’)

    Orotariko Euskal Hiztegia

    urgunka (G, AN ap. A; Lar (s.v. recancanilla), Hb ap. Lh, Dv, H).

    Cojeando. Nola pobre ori urgunka pausotik laster kentzen etzan. Cb Eg III 390. Burua makurturik / badago leoia, / ez dezake iritxi / arbolaren goia. / Urgunka badijoa / bide-bazterrera. It Fab 77.

    Sinonimoak: adb.
    [herrenka] : koxuka, mainguka, herren eginez, urgunka, txingoka (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es cojeando
    fr en boitant
    en limping, hobbling
    port mancando

    Entzun:

    Gaur egun, zelaian nahiko ongi ibiltzen naiz, baina luzaroan orekari eusteko zailtasunak ditut. Nekatu egiten naiz luzera. Aldapan urgunka ibiltzen naiz, herren haundia eginez, alegia.[«Hitz egin dezagun, hizkuntza paper hutsean disekatu ordez», Patziku Perurena (Miel A. Elustondo)] (Berria.eus, 2014-08-31)

    urgunka (Irudia: sintomas.co)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel